Clima, sedimentación y Ecosistemas del Cretácico y Paleógeno - GCSECP

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Juan Ignacio Baceta Caballero
Doktore kopurua
8
Osakide kopurua
10
Posta elektronikoa
juanignacio.baceta@ehu.eus

Osakideak

  • Luis Miguel Agirrezabala Mundiñano
  • Javier Arostegi García
  • Gilen Bernaola Bilbao
  • Aitor Payros Agirre
  • Victoriano Pujalte Navarro
  • Xabier Orue-Etxebarria Urkitza
  • Ana Berreteaga Escudero
  • Juan Ignacio Baceta Caballero

Ikerketa-ildoak

Diziplina anitzeko ikertaldea, lau ikerketa lerro nagusitan ikertzen duena:

  1. ERREGISTRO PALEOKLIMATIKOA ETA PALEOZEANOGRAFIKOA. Klima aldaketaren gertakizunen analisia, itsas testuinguruetan. Aplikazioak eskala kronologikoen fintzeari eta egungo lurreko geo-biosferaren azterketari.
  2. SEDIMENTAZIO ETA DIAGENESI PROZESUAK Sedimentazio ildoak "greenhouse" aldietan, eta tektonika sinsedimentarioaren eta itsas mailaren aldaketen eragin konbinatua. Eredu kontzeptualak eta numerikoak egitea, eta haiek aplikatzea baliabideen esplorazioari eta CO2 biltegien eta/edo hondakin arriskutsuen identifikazioari.
  3. ITSAS EKOSISTEMEN EGITURA ETA PALEOEKOLOGIA. Kretaziko eta Paleogenoa karakterizatu zuten organismo fosilen komunitateak aztertzea (foraminifero planktonikoak eta kare nanoplanktona, azaleko uren foraminifero bentonikoak, kare algak, koral eskleraktinidoak eta moluskuak).  
  4. ONDARE GEOLOGIKOA ETA GEODIBERTSITATEA. Babes bereziko elementuak identifikatzea eta katalogatzea, espazio babestuak kudeatzea eta gizartean dibulgatzea. 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Oinarrizko ikerketa proiektuak garatzea planteatutako ikerketa ildoetan.

Doktorego aurreko eta ondoko ikertzaileen prestakuntza.

Enpresa-unibertsitatea ikerketa proiektuak, lurpeko geologiari eta baliabide geologikoen esplorazioari eta esplotazioari lotutako gaiei buruzkoak.

Geologia gaiei, arrisku geologikoei eta ondare geologikoaren katalogazioari eta kudeaketari buruzko aholkularitza ematea erakunde publikoei eta obra publikoen sektoreko enpresei.

Baliabide geologikoen eta energiaren arloan diharduten profesionalentzako (geologoak, geofisikoak, petrofisikoak) ikastaroak antolatzea eta ematea.

Tresneria

  • Lagin geologikoak prozesatzeko laborategia
  • Mikroskopia optikoko ekipoak
  • Mikroskopia irudiak hartzea eta tratatzea
  • Lurpeko geologiaren datuak modelizatzeko softwarea

Proiektu aipagarrienak

2016-2019 MEC proiektua: Retroalimentación climático-ambiental en condiciones de calentamiento global: lecciones del Maastrichtiense-Eoceno de la península Ibérica CGL2015-65404-R. Diru laguntza: 95.000 Euro.

2015-2018. MEC proiektua: Plataformas carbonatadas, variabilidad arquitectural en función de los cambios de producción de los sistemas carbonáticos y los controles externos. CGL2014-52096-P. Diru laguntza: 80.000 Euro.

2012-2014. MCIN proiektua: Ciclos y Eventos climáticos del Maastrichtiense-Eoceno: Incidencia y registro en los paleomárgenes septentrional y meridional de la Península Ibérica. CGL2011-23770. Diru laguntza: 92.000 Euro.

2012-2013. BG International LTDk finantzatutako unibertsitate-enpresa proiektua: Anatomy of a Danian (lower Paleocene) reef-rimmed carbonate shelf: interrelationships between high-resolution stratigraphy and large-scale secondary diagenetic modifications. Diru laguntza: 37.588 Euro. 

2017-2018. TOTAL SAk finantzatutako unibertsitate-enpresa proiektua: Paleogene ramp systems from the Urbasa-Andia plateau, Navarra, North Spain: facies, stratal architecture and evolutionary patterns for reservoir modeling from outcrop analogues. Diru laguntza: 21.500 Euro.