GEIFI. Infekzio fungiko inbaditzailea aztertzeko taldea

Datu orokorrak

Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Ikertzaile nagusia
María Dolores Moragues Tosantos
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
10
Posta elektronikoa
lola.moragues@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/geifi

Osakideak

  • María Dolores Moragues Tosantos
  • María Jesús Sevilla García
  • Iñigo Fernández de Larrinoa Santamaría
  • Juan Carlos García Ruiz

Ikerketa-ildoak

Taldearen helburua da gizakiengan infekzio fungikoak eragiten dituzten onddoei buruzko ezagutza areagotzea, eta diagnostiko, prebentzio eta tratamendurako tresna berriak ematea, infekzio horiei modu azkar eta espezifiko batean aurre egiteko, gastu sanitarioa ere murriztuta.

Hiru ikerketa lerro nagusi daude, eta laugarren bat, osagarria dena. Hori guztia urteetan garatutako jardueraren emaitza da, baita Espainiako eta atzerriko beste talde batzuekin izandako lankidetzaren emaitza ere:

  1. Giza patologian inplikatutako espezie fungikoen isolamendua eta karakterizazioa. Antifungikoen sentikortasuna zehaztea, eta erresistentzia mekanismoak identifikatzea.
  2. Markatzaile berriak identifikatzea, kandidiasi inbaditzailearen diagnostiko serologikorako.
  3. Onddoen bidezko infekzioen immunoprofilaxian baliagarri diren agenteak identifikatzea.
  4. C7 eta Cg26 antigorputz monoklonalen karakterizazioa. Lankidetza beste talde batzuekin.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Diagnostiko mikrobiologikoa.

Onddoak biologia molekularraren bidez identifikatzea.

Antifungiekiko sentikortasun probak, eta erresistentziari lotutako mutazioak zehaztea.

Beta-glukanoa (Fungitell) serumean eta beste jariakin biologiko batzuetan identifikatzea.

Antimizelio (CAGTA) antigorputzak zehaztea, kandidiasi inbaditzailearen diagnostikorako.

Jardun antimikrobianoa zehaztea lagin biologikoetan.

Antigorputz poli- eta monoklonalak produzitzea.

Proteina birkonbinatuak produzitzea.

Tresneria

  • Mikrobiologia laborategia (C2 euspen maila)
  • Immunofluoreszentzia mikroskopioa
  • Zelula hazkuntzen laborategia
  • UPV/EHUko SGIker Zerbitzu Orokorrak erabiltzeko aukera: Animaliategia, mikroskopia, genomika eta proteomika

Proiektu aipagarrienak

Ikertalde finkatuak. Eusko Jaurlaritza. 2016-2021

Azpiegitura zientifikoa. UPV/EHU. 2014

Los Hongos como causa de enfermedad en humanos. Ikertalde finkatua. Eusko Jaurlaritza. 2013-2015

Antígenos recombinantes para el diagnóstico de la candidiasis invasora. Nuevos biomarcadores (RECCAN12). SAIOTEK. 2012-2013

Diziplina anitzeko prestakuntza eta ikerketa unitatea. UPV/EHU. 2011-2016