Eduki publikatzailea

GICASIQ

Datu orokorrak

Kokapena
Kimika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Claudio Palomo Nicolau
Doktore kopurua
7
Osakide kopurua
18
Posta elektronikoa
claudio.palomo@ehu.es

Osakideak

  • J. M. Oyarbide Garmendia
  • J. I. Ganboa Landa
  • Antonia Mielgo Vicente
  • Rosa López Álvarez
  • Aitor Landa Álvarez
  • Silvia Vera
  • Julen Etxabe Telleria

Ikerketa-ildoak

Hondakin materialen ekoizpena gutxienekoa izateari buruzko gizarte kezka gero eta handiagoak, molekula eraginkorrago eta zehatzagoen egokitasuna (botikak), kostuen eta energiaren aurrezpena… horiek guztiek teknologia sintetiko hobetuak eskatzen dituzte. Erreakzioak modu eraginkor eta selektiboan sustatzeko katalizatzaileak erabiltzea da helburu hori lortzeko ikuspegi berriena eta, hain zuzen, naturak etengabe egiten du hori entzimak erabiliz. Sintesi kimikoan entzimak aplikatzea, oro har, mugatuta dago oraindik, espezifikotasun handia eta egonkortasun kimiko eskasa dutenez. Katalisi asimetriko eta sintesi kimikoko ikertaldeak (GICASIQ) sistema katalitiko berrien diseinuaren bitartez jorratzen du arazo hori. Sistema horretan katalizatzaile eraginkorragoak sar daitezke, eta/edo eredu akiral hobeak dituzten katalizatzaile ezagunen konbinazio bat. Garatutako metodologia produktu naturalen eta beste substantzia bioaktibo batzuen sintesian aplikatzen da, baita kimika fineko beste produktu batzuetan ere.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Gure taldeak txosten eta aholkularitza zientifikoak, patenteen ebaluazioa eta eskariaren araberako produktu kimikoen sintesia eskaintzen ditu, bereziki sendagaiena; horrez gain, baita I+Gko proiektuetan lankidetza ere, antibiotikoen eremuan (batik bat, kinolonak eta betalaktamikoak). Gaur egun, EHUko eta teknologia zentroetako beste talde batzuekin elkarlanean dihardugu eremu horietan.

Tresneria

  • HPLC: Hewlett-Packard HP1050M ekipo bat eta 2 ekipo WATERS
  • Bruker ADVANCE Ultrashield 400 MHz eta 500 MHz-ko espektrometroa
  • IR aparatua, Bruker alpha-P
  • X izpiak, HRMS, SGIker EHU

Proiektu aipagarrienak

2013-2018 Asymmetric Catalysis and Chemical Synthesis IT-628-13. Financial support from the Basque Government. 422.000,6 €.

2013-2016 Mono- and bifunctional catalysts for organic transformations. Financial support from the Spanish Government. MICINN CTQ2013-47925-C2-1-P 244.000 €.

2015-2017 Moléculas grandes como catalizadores híbridos para transformaciones orgánicas selectivas, CTQ2014-62203-EXP 36.300€

2012-2013 Organic Catalysts for the development of Chiral Materials SAIOTEK (SAI12/166). Financial support from the Basque Government. 20.047,32 €.

2011-2013 Asymmetric Catalysis with and without Metals: Design and Applications. Financial support from the Spanish Government. MICINN CTQ2010-21263-C02-01-BQU 353.320 €.