Genero Sozializazioa eta Hezkuntza Testuinguruak (GANDERE)

Datu orokorrak

Kokapena
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Nahia Intxausti Intxausti
Doktore kopurua
9
Osakide kopurua
12
Posta elektronikoa
gandere@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/gandere

Osakideak

  • Ana Aierbe Barandiaran
  • Ander Azkarate Morales
  • Beronika Azpillaga Larrea
  • Eider Oregui González
  • Esther Uria Iriarte
  • Harkaitz Zubiri Esnaola
  • Isabel Bartau Rojas
  • Izaskun Lopetegi Mendizabal
  • Jon Sarasola Alvarez
  • Leire Ugalde Lujambio
  • Nahia Intxausti Intxausti
  • Sandra Rodríguez Miguel

Ikerketa-ildoak

GANDERE Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ-GV) onartutako ikerketa taldea da.

GANDEREren helburua, ekitatea eta inklusioa sustatzen dituzten hezkuntza-praktika onak identifikatzea eta zabaltzea da. Generoa sozializatzeko prozesua, hainbat testuingurutan gertatzen da: familian, eskolan, mediatikoan eta sozialean. Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzen duten ebidentziak bilatzen ditugu, bizikidetza-eredu zuzenak eskaintzeko eta webgunearen bidez zabaltzeko.

Hona hemen ikerketa lerroak:

  1. Jarduera Egokiak
  2. Komunikazioa eta Hizkuntza
  3. Erantzunkidetasuna
  4. Aniztasuna
  5. Balioak eta Emozioak
  6. Internet eta Pantailak

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

  • Udalerri, erkidego, estatu eta nazioarteko ikerketa deialdi, proiektu, talde eta sareetan lankidetza eta parte hartzea.
  • Practicum, Gradu Amaierako Lanen (GRAL), Master Amaierako Lanen (MAL) eta/edo Doktorego Tesien zuzendaritza eta tutoretza UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultateko graduko eta graduondoko ikasleei.
  • Prestakuntza, aholkularitza eta orientazioa familiei eta gizarte- eta hezkuntza- sektoreko profesionalei (eskolak, elkarteak, enpresak).
  • Gizarte- eta hezkuntza- programak eta/edo hezkidetza programak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea.

 

Proiektu aipagarrienak

GESKOLA - Eskola hobetzea genero-ikuspegitik Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan

Denboraldia: 2019tik 2022 arte.

Erakunde finantzatzaileak: I+G Proiektua [PGC2018-094124-B-I00], Espainiako Gobernuaren Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren (MCIU) Ikerketako Estatu Agentziak (AEI) finantzatua eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatua.

Pedagogiaren lanbide-profila, praktika-zentroak eta lanbide-eremuak: definizioa, azterketa eta titulaziorako proposamena

Denboraldia: 2016tik 2018 arte.

Erakunde finantzatzailea: Hezkuntza Berrikuntzako Proiektua [HBT30], Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) finantzatua.

GANDERE - Genero Sozializazioa eta Hezkuntza Testuinguruak

Denboraldia: 2015tik 2022 arte.

Erakunde finantzatzaileak: Ikerketa Taldea, [PPGA20/04; GIU19/007; PPGA19/46; GIU15/14] Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta [IT1262-19] Eusko Jaurlaritzak (EJ-GV) finantzatua.

Eraginkortasun oso handiko eta oso txikiko ikastetxeen luzetarako eta testuingururako azterketa: Eskola hobetzeko ekintzak diseinatzea

Denboraldia: 2015tik 2018 arte.

Erakunde finantzatzailea: I+G Proiektua [EDU2014-53511-P], Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko (MINECO) Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatu Idazkaritzak finantzatua.