Eduki publikatzailea

GIU15/05

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Pablo Puelles Olarte
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
5
Posta elektronikoa
pablo.puelles@ehu.es

Osakideak

  • Pablo Puelles Olarte
  • Benito Ábalos Villaro
  • José Ignacio Gil Ibarguchi
  • Arturo Apraiz Atucha

Ikerketa-ildoak

Ikerketa proiektu honek ikertaldeak orain arte doitutako teknikak aplikatzea planteatzen du, Iberiar Penintsulan aukeratutako arroken ezaugarri kronologikoak, petrologikoak eta estrukturalak erlazioan jartzeko arroka horiek parte diren (hainbat modutan desegindako gerriko orogenikoak) unitate geologiko handien historia tektonikoarekin. Horrelako lanak egiteko, diziplina anitzeko (Geologia Estrukturala, Tektonika, Petrologia, Ignea eta Metamorfikoa, Geokimika Isotopikoa eta Geokronologia) ikerketa teknikak erabili behar izaten dira, zeinak lehen lerroko ikertaldeen espezializazio xedeak baitira. Aplikazio gai honen xede nagusia kontinentearen lurrazalean eta orogenoen mantu litosferikoan gordetako prozesu tektonometamorfikoak deszifratzea da. Proiektua baliagarria izango da, halaber, teknika isotopiko berriak ezartzen jarraitzeko, hala nola masa espektrometria bidezko Lu-Hf metodoak plasma iturriarekin eta multibildumarekin (MC-ICPMS) eta laser ablazio bidezko U-Pb metodoa.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Mapa eta txosten geologikoak, azterketa petrografikoak eta analisi estrukturalak, analisi elementalak eta isotopikoak, aplikazioa izanda arroken, mineralen eta antzeko materialen geokronologian eta geokimikan, ingurumen kutsadurako azterketak barne (uraren konposizioa, atmosferaren material partikulatua,  jalkinak, etab.).

Tresneria

  • Masa espektrometriako ekipoak, plasma iturriekin eta laser ablazioarekin, makro eta mikroanalisirako

Proiektu aipagarrienak

Proiektuaren izenburua: Petrocronología y petrofábrica aplicadas: Estudio de rocas ígneas y meta-mórficas en los orógenos pre-alpinos de la Península Ibérica.

Erakunde finantzatzailea: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa

Hasiera data: 2016/01/01

Amaiera data: 2019/12/31

 

Proiektuaren izenburua: Ikertaldeentzako diru-laguntza orokorra

Erakunde finantzatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea

Hasiera data: 2013/01/01

Amaiera data: 2015/12/31

 

Proiektuaren izenburua: Procesos tectónicos asociados al reciclado poli-orogénico en terrenos ígneos y metamórficos del Macizo Hespérico

Erakunde finantzatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

Hasiera data: 2009/01/01

Amaiera data: 2013/12/31