Eduki publikatzailea

Gogo Elebiduna (GE)

Datu orokorrak

Kokapena
Micaela Portilla Ikergunea
Ikertzaile nagusia
Itziar Laka
Doktore kopurua
12
Osakide kopurua
23
Posta elektronikoa
yolanda.acedo@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/HEB/

Osakideak

  • Itziar Laka
  • Miren Arantzeta
  • Miren Azkarate
  • Ane Berro
  • Irene De la Cruz
  • Kepa Erdozia
  • Beatriz Fernández
  • Ane Odria
  • Itziar San Martín
  • Mikel Santesteban
  • Adam Zawiszewski
  • Svetlana Zimnukhova

Ikerketa-ildoak

Psikohizkuntzalaritzak bere gain hartzen duen helburu nagusienetakoa hizkuntzen jabekuntza, errepresentazioa eta antolakuntza hiztunen burmuinetan nola gauzatzen den ikertzea da. Hizkuntz gaitasunaren ezaugarri orokorrak eta banako hizkuntzen ezaugarri bereizleen errepresentazioa eta prozesamendua ikertzen ditugu portaerazko tenknika esperimental konduktualak (erreakzio denbora), neurketa elektrofisiologikoak (ERP) eta begi mugimenduen erregistroak erabiliz.

1. Hizkuntzen ikasketa eta prozesamendua. Bizi dugun errealitate linguistikoa aukera zientifiko bihurtuz, gure taldearen ikerketa esparru nagusietako bat elebitasuna da. Hizkuntzen kontrol eta aldaketa mekanismoak aztertzen ditugu, lexikoaren eta sintaxiaren ikasketa prozesuez arduratzen gara eta elebidunek ezagutzen dituzten hizkuntzen koaktibazioaren efektuak bilatzen ditugu. Euskararen azterketa oinarri hartuta, hizkuntz-jabekuntza adin eta maila ezberdina duten euskara/gaztelera/frantsesa/ingelesa elebidun eta eleaniztunen ekoizpena eta ulermena da gure ikerketaren xedea.

2. Hizkuntzaren prozesamendua zahartzean. Gero eta ebidentzia zientifiko gehiagok erakusten du hizkuntzaren gaitasunak ez direla egonkor mantentzen helduaroan zehar. Hala ere, orain arte hizkuntzaren prozesamenduaren azterketa heldu gazteetan oinarritu da. Gizakiok hizkuntza nola prozesatzen dugun benetan ulertzeko, heldu gazte eta nagusiak aldi berean ikertzen ditugu, teknika esperimental berak erabiliz. Zenbait hizkuntza-gaitasunen gainbehera neuroendekapenezko gaixotasunen adierazle goiztiarra da. Gure ikerketak, beraz, lagundu egingo du patologiaren gainbehera normala bereizten, hala nola argitzen ea —eta zer baldintzatan— elebitasunak gainbeheraren aurkako babes kognitiboa ematen ote duen.

3. Hizkuntz aldakortasuna. Euskara hizkuntza indoeuropearretatik tipologikoki ezberdina da, ezezagunagoa eta gutxiago ikertua. Hori dela eta, taldearen beste xede nagusi bat euskararen azterketa eta deskribapena da, batez ere haren alde sinkronikoa eta lekuan lekuko aldakortasuna kontuan izanda.

 

Tresneria

  • EEG erregistro sistema:
  • Laborategiak kabina banatan instalatutako hiru BrainAmp Standar amplifikadore ditu.
  •  Horietako bat 32 edo 64 elektrodo sorta pasiboekin erabiltzen da (Electro-Cap).
  •  Beste amplifikadorea aktibo diren 32 edo 64 elektrodo sortarekin erabiltzen da (actiCap).
  • Begi jarraipen erregistro sistema (EyeTracking):  Eye Link 1000 Plus  Tobii X120  Indo LH-2000 kokotsarentzako oinarria
  • Umeekin esperimentuak pasatzeko laborategi eramangarria: CPU bat, 2 monitore eta ordenagailu eramangarri batez osatua. Ekipamendu guztia telazko karpa baten azpian instalatzen da, esperimentuetarako “kabina” funtzioa betetzeko.
  • Software-a:
  •  Operating System: Windows, MAC OSX i Linux (Ubuntu).  Programming: Matlab + Psychotoolbox, ePrime, Presentation, DMDX, Linger, Brainvision Recorder.  Analisis: Matlab, Brainvision Analizer

Proiektu aipagarrienak

1.- Gogo Elebiduna IT1439-22 (2022-2025)

A motako, Bikaintasunezko, Euskal Unibertsitate Sistemako ikertalde egonkortua.

Finantziaketa Erakundea: Hezkuntza Saila, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza, Eusko Jaurlaritza.

2.- Living and aging Bilingual:  An examination of the Bilingual factors leading to processing advantages in young and older adults 

PID2019-105100RJ-I00 (2020-2023)

Finantziaketa Erakundea:  Ministerio de Ciencia e Innovación.

3.- El bilingüismo como neuroprotección en el envejecimiento saludable

VITAL21/26 (2022-2023)

Finantziaketa Erakundea:  Vital Kutxa.

4.- Procesamiento oracional: Estructura Argumental vs. Morfosintaxis/ Sentence Processing: Argument Structure vs. Morphosyntax

PID2019-104016GB-I00 (2020-2022)

Finantziaketa Erakundea:  MCIU (Ministerio de Ciencia, innovación y Universidades).

5.- Lenguaje y bilingüismo en el envejecimiento saludable: Un estudio sobre el almacenamiento mental del vocabulario (AGINGLEXICON) (2020-2022)

Finantziaketa Erakundea:  Convocatoria 2021 de BECAS LEONARDO a

Investigadores y Creadores Culturales. Fundación BBVA.

6.- Linguistic Economy through transfer Source Selectivity (LESS): A neurocognitive investigation of crosslinguistic generalisation in multilingualism (2021-2024)

Finantziaketa Erakundea:  Research Council of Norway.

7.- Resolviendo el puzle del lenguaje: morfosintáxis vasca en variación

PGC2018-096380-B-I00 (2019-2022)

Finantziaketa Erakundea: MCIU (Ministerio de Ciencia, innovación y Universidades).

8.- Cross-Ling: Cross-linguistic activation effects in bilingual language processing and learning

PGC2018-097970-B-I00 (2019-2021)

Finantziaketa Erakundea:  MCIU (Ministerio de Ciencia, innovación y Universidades).

9.- Ergativity, Event Cognition and Evolutionary Biases in Language

100015_182845 (2019-2023)

Finantziaketa Erakundea: Swiss National Science Foundation (SNSF)

10.- AThEME— Advancing the European Multilingual Experience ECFP7/SSH-2013-1 AThEME (613465) (Mar 2014 – Mar 2019)

Coordinated Project involving a consortium of 17 European research groups.

Entidad financiera: Comisión Europea.