Eduki publikatzailea

Grupo de recubrimientos poliméricos y membranas

Datu orokorrak

Kokapena
Kimika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
María Lourdes Irusta Maritxalar
Doktore kopurua
6
Osakide kopurua
13
Posta elektronikoa
lourdes.irusta@ehu.es
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/dcytp/polymeric-membranes-and-coatings-pmc-group

Osakideak

  • María Lourdes Irusta Maritxalar
  • June Aizpurua Lariz
  • Agustin Etxeberria Lizarraga
  • Alba González Vives
  • Maria Angeles Iriarte Ormazabal
  • Haritz Sardón

Ikerketa-ildoak

Material polimerikoen sintesiarekin eta karakterizazio fisiko-kimikoarekin lotutako hainbat alderdi lantzen dituen talde transdiziplinarra gara.

Sintesiaren ildoan, funtsean, itsasgarriak eta estaldurak lortzeko eta elektrospinning bidez lan egiten dugu. Eskarmentu handia dugu era askotako poliuretanoen sintesian.

Karakterizazio kimikoari dagokionez, esperientzia zabala dugu infragorriko espektroskopia (FTIR) eta erresonantzia magnetiko nuklear bidezko polimero karakterizazioan eta egitura eluzidazioan.

Mintzen ildoan, propietate hobetuak dituzten materialak bilatzeko lan egiten dugu, material biodegradagarrietan oinarritutakoak batez ere, paketatzearen sektorean erabili ahal izateko. Horregatik, adituak gara garraio propietateak aztertzen (disolbagarritasuna, difusioa eta iragazkortasuna), edo horietako batzuk, teknika esperimental bidez. Nolanahi ere, parte hartzen dugu beste aplikazio batzuetara bideratutako lanetan ere (adibidez, gasak harrapatu eta/edo biltegiratzekoetan), zeinetan garraio propietateek eginkizun garrantzitsua betetzen duten.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Gure taldeak, gaur egun, gure ikerketa lerroekin zerikusia duten oinarrizko eta aplikatutako hainbat proiektu finantzatutan parte har dezake, eta horietan duen eskarmentua eskain dezake. Gainera, Polymat Institutukoak gara taldekide guztiak, eta aktiboki parte hartzen dugu hainbat enpresarekin proiektuetan, bai arazo puntualak konpontzeko lan txikiagoak eginez (urtean 100 bat jarduera egiten ditugu ildo horretan) bai iraupen luzeagoko kontratuak garatuz.

Tresneria

  • Nicolet 6700 infragorriko espektrofotometroa mikroskopio, ATR eta termograbimetriako akoplamenduarekin
  • DSC TA Q2000 ekorketako kalorimetro diferentziala fotokalorimetriako osagarriarekin
  • IGA-2 sortzio ekipamendua gas eta lurrunetarako (IGA) eta permeatzailea
  • Oxigeno eta gasen iragazkortasun gelaxka

Proiektu aipagarrienak

  1. Ikertalde finkatua eta errendimendu handikoa. Eusko Jaurlaritza. 2015eko urtarrila - 2018ko abendua.
  2. Sustainable organocalatysis and Polymers H2020-MSCA-ITN14/02. Marie Curie Initial Training Networks (ITN). 2015eko urtarrila - 2018ko abendua.
  3. Resinas epoxi reutilizables para aplicaciones avanzadas y sostenibles. (MAT2017-84116-R). MINECO. 2018ko urtarrila - 2020ko abendua.
  4. Technical nanostructured gripping material for clamping complex workpieces. Fresmak enpresarekin kontratua Europako H2020 proiektu bat garatzeko. 2017ko otsaila - 2018ko ekaina.
  5. Estudio y desarrollo de nuevos materiales compuestos biodegradables con bioactividad, radio-opacidad y propiedades mecánicas mejoradas. MINECO, 2017ko urtarrila - 2019ko abendua.