Eduki publikatzailea

Grupo de semiconductores

Datu orokorrak

Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Ikertzaile nagusia
Juan Carlos Jimeno Cuesta
Doktore kopurua
10
Osakide kopurua
14
Posta elektronikoa
jc.jimeno@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/tim

Osakideak

  • Nekane Azkona Estefania
  • Eneko Cereceda Moris
  • José Rubén Gutiérrez Serrano
  • Carmen Ikaran Salegi
  • Aloña Otaegi Aizpeolea
  • Federico Recart Barañano
  • María Velia Rodríguez Cuesta
  • Lourdes Pérez Manzano
  • Vanesa fano Lestón
  • Juan Carlos Jimeno Cuesta

Ikerketa-ildoak

Gailu erdieroaleak, eguzki zelulak eta eguzki energia fotovoltaikoa.  Eguzki zelulak eta eguzki energia fotovoltaikoa ikertzen dihardu 1988. urteaz geroztik. Taldeak 70 ikerketa proiektu baino gehiago gidatu ditu, gehien-gehienak deialdi publikoetakoak. Horietako asko Ikerketako Plan Nazionaletatik eta Europako deialdietatik atera dira, eta behin edo beste proiektuen koordinatzaileak ere izan gara. Horiek guztiak batuta, 7 milioi eurotik gorako fakturazioa lortu da. Gaur egun, taldeak lokal bat du, honako hauek dituena: serigrafia teknologiak, oreen erregailua (firing), boro difusioak, fosforo, aluminiozko suberaketa, oxidazio lehorrak eta hezeak, deposizioak Joule efektu bidezko huts handian eta elektroi kanoia, PECVD, fotolitografia eta hainbat lerro kimiko, eta karakterizazio ekipo ugari. Taldea, hasieran, Gorosabel Solar Energy-rena izan zen, zeinak 2000-2012 aldian produkzio lerroak fabrikatzen baitzituen eguzki energiaren nazioarteko sektorerako. Isofotón-en hornitzaile nagusia ere izan zen 2006-2010 aldian.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Taldearen jarduera I+G proiektuei lotuta egon da beti, eta prozesuak hobetzeko edo teknologia berriak diseinatzeko eta ezartzeko helburuak izan ditu, prototipoen mailan erabilera industrialeko ekipoen diseinua eta inplementazioa barne hartuta. Taldeak eguzki zelulen egituretako hainbat patente dauzka.

Tresneria

  • Gailu erdieroaleak fabrikatzeko lerro osoa, 6" arteko substratu tamainatan.
  • Dagoeneko amaituta dauden prozesuak eta gailuak karakterizatzeko ekipoak.

Proiektu aipagarrienak

Industrial technologies for high efficiency and low cost PV modules based on thin crystalline silicon wafers, CrysThin. Erreferentzia: TEC2011-28423-C03-01. Gure taldeak koordinatutako proiektua Eguzki Energiako Institutuarekin eta Mekanika Estrukturaleko Sailarekin (UPM) batera. 2012-2014.

Células tandem de silicio de bajo coste, TABACO ENE2014-56069-C4-1-R.  Proiektuak gure taldeak koordinatu zuen hauekin batera: Eguzki Energiako Institutua eta Mekanika Estrukturaleko Saila (UPM), Madrilgo Unibertsitate Autonomia eta Valladolideko Unibertsitatea. 2015-2018.

Módulos bifaciales de silicio solar, Mobisol. ENE2014-56069-C4-1-R.  Proiektuak gure taldeak koordinatu zuen hauekin batera: Eguzki Energiako Institutua eta Mekanika Estrukturaleko Saila (UPM), Madrilgo Unibertsitate Autonomia eta Valladolideko Unibertsitatea. 2018-2020.