Eduki publikatzailea

HAREA-Itsas Bazterreko Geologia

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Alejandro Cearreta
Doktore kopurua
6
Osakide kopurua
10
Posta elektronikoa
alejandro.cearreta@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) ehu.eus/harea-geologialitoral

Osakideak

  • Alejandro Cearreta
  • María Jesús Irabien
  • Julio Rodríguez Lázaro
  • Ana Pascual
  • María Teresa Martín Rubio
  • Ane García-Artola

Ikerketa-ildoak

  1. Kostaldeko ekosistema naturaletan, kutsatuetan eta Antropozenoan birsortutakoetan izandako ingurumen eraldaketa.
  2. Itsas mailaren aldaketak, klima aldaketa naturalaren eta antropikoaren ondorioz.
  3. Prozesu naturalen eraginez kostaldean eta itsasoan izandako ingurumen eboluzioa, Kuaternarioan.
  4. Gizarte eta ekonomia inplikazioak dituzten sedimentazio prozesuen jarraipena eta ebaluazioa.
  5. Ikerketa geologikoa interes arkeologikoa duten kostaldeko eta itsasaldeko deposituetan.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

  • I+G ikerketa proiektuak garatzea, kostaldeko ekosistemetan gertatutako prozesu natural eta antropikoen analisirako.
  • Gizakiak kostaldean egindako jarduera zehatzen bidez sortutako ingurumen inpaktua ebaluatzeko txostenak.
  • Ingurumena lehengoratzeko proiektuen ebaluazioa, kostaldeko ekosistemetan.
  • Itsas bazterreko ekosistemak ikuspuntu geologikotik modu jasangarrian kudeatzeari buruzko prestakuntza teoriko-praktikoa.
  • Kostaldeko ondare geologikoaren dibulgazioari eta balorizazioari lotutako proiektuen gaineko aholkularitza.

Tresneria

  • Guztiz ekipatutako laborategi sedimentologikoa (tamizagailu digitala, sedigrafo laserra,...)
  • Guztiz ekipatutako laborategi mikropaleontologikoa (tamiza, gas kanpaia, digitala, lupa binokularra,...)
  • Guztiz ekipatutako laborategi geokimikoa (X izpien fluoreszentzia...)

Proiektu aipagarrienak

  • Unidad de Formación e Investigación en Cuaternario: Cambios Ambientales y Huella Humana (UFI11/09), IN: A. Cearreta, UPV/EHU, 2012-2016.
  • Euskal Unibertsitate Sistemako ikertaldeen jarduerentzako laguntzak (IT767-13). IN: A. Cearreta, Eusko Jaurlaritza, 2013-2015.
  • Evolución ambiental cuaternaria de los estuarios de Deba y Zumaia (Geoparque de la Costa Vasca) (US13/02), IN: A. Cearreta, UPV/EHU (Unibertsitate-Gizartea proiektua), 2013-2015.
  • El registro sedimentario antropoceno en los medios litorales cantábricos-ANTROPICOSTA (CGL2013-41083-P), IN: A. Cearreta, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, 2014-2017.
  • Euskal Unibertsitate Sistemako ikertaldeen jarduerentzako laguntzak (IT976-16). IN: A. Cearreta, Eusko Jaurlaritza, 2016-2021.