UPV/EHU lider Estatuko unibertsitateen artean Europako patente-eskaeretan
Lehenengo argitaratze data: 2025/12/19
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) European Patent Office (EPO) erakundeak argitaratutako datuen arabera, 2025ean Europako patente-eskaera gehien aurkeztu dituzten Espainiako hamar erakundeen artean dago. Gainera, Estatuko unibertsitateen artean lehen postuan dago adierazle horretan.
Emaitza horrek indartu egiten du UPV/EHUren zeregina, berrikuntza eta ezagutzaren transferentzia babesteko erakunde aktiboenetako bat baita, eta sendotu egiten du bikaintasun-ikerketarekin duen konpromisoa, bai eta emaitza zientifikoen balorizazioa ere, jabetza industriala babestuz.