IKERKI

Datu orokorrak

Kokapena
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Silvia Arribas Galarraga
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
6
Posta elektronikoa
silvia.arribas@ehu.eus

Osakideak

  • Silvia Arribas Galarraga
  • Izaskun Luis de Cos
  • Oihane Otaegi
  • Saioa Urrutia
  • Gurutze Luis de Cos

Ikerketa-ildoak

Ikertalde honen interesaren ardatza jarduera fisikoa eta kirola dira. Bi ikerketa lerroren inguruan dihardugu:

1) Jarduera fisikoa eta kirol jarduera diagnostikatzea eta ebaluatzea.

Ildo honetan, proiektu batez ere kuantitatiboak egiten dira, gizartearen hainbat eremutan egiten den jarduera fisikoaren eta kirol jardueraren errealitatea marrazten laguntzeko. Hala gazteen nola helduen eguneroko bizitzarekin lotutako ohiturak aztertzen dira, baita lehiaketako kirolarekin lotutakoak ere.

2) Jarduera fisikoekin eta kirol jarduerekin lotutako prestakuntza eta esku hartzea.

Ildo honi metodologia kuantitatibo, kualitatibo eta mistoetatik ekiten zaio, eta gehiago hurbiltzen da taldekideen prestakuntza lanera. Berrikuntza pedagogikorako proiektuak planteatzen dira, jarduera fisikoaren eta kirolaren ikuspegitik.

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

KERKI taldea diziplina anitzeko talde indartsu baten bigarren belaunaldia da; orain, belaunaldi aldaketaren ostean, (berr)eraikitze fasean dago. Taldeak hainbat diagnostiko txosten egin ditu lurraldeko, Pirinioez haraindiko eta estatuko proiektuen barruan, gai hauei buruz: eskola kirola, Gipuzkoako biztanle heldu eta gazteen ohitura fisikoak eta kirol jarduerak, eta nerabeen gaitasun motorra. Lantalde gaztea da eta gaitasun handia du kirola antolatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen diren eragileei aholkularitza emateko. Eragin handieneko eremuetako bat eskola adinean egiten den kirola da. Taldearen gaitasunen artean, nabarmentzekoak dira txostenen idazketa eta gazte ikertzaileen prestakuntza.

 

Tresneria

  • Dinamometroa
  • Tolesturen neurgailua