Eduki publikatzailea

Krimen Zientzietako Ikerketa Taldea- GICCAS

Datu orokorrak

Kokapena
Carlos Santamaria Zentroa
Zuzenbide Fakultatea
Ikertzaile nagusia
José Luis de la Cuesta Arzamendi
Doktore kopurua
12
Osakide kopurua
14
Posta elektronikoa
joseluis.delacuesta@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/ivac/giccas-taldea

Osakideak

  • joseluis.delacuesta@ehu.eus
  • Norberto de la Mata Barranco
  • Francisco Etxeberria de Asís
  • Leyre Hernández Díez
  • Virgina Mayordomo Rodrigo
  • Miren Odriozola Gurruchaga
  • Ana I. Pérez Machío
  • Alberto Saiz Garitaonaindia
  • Isabel Trespaderne Beracierto
  • Gema Varona Martínez
  • Xabier Arana Berastegui
  • Isabel Germán Mancebo
  • Laura Pego Otero
  • Leire Berasaluce Guerricagoitia

Ikerketa-ildoak

  1. Politika kriminala eta jardunbide penalak. Politika kriminalari buruzko proposamen zehatzak formulatzea gaur-gaurkoak eta erabat garrantzitsuak diren zenbait gairi buruz, zeinetan nolabait agerian geratzen diren gaur egungo Zuzenbide Penalaren mugak.
  2. Gazteen eta adingabeen delitugintzaren alderdi penal, kriminologiko eta biktimologikoak aztertzea. Analizatzea, lehenik eta behin, esku hartzeko sistemak, aplikatzekoak diren zehapenak, ezarritako sistema prozesalak, epaileek esku har dezatela saihesteko bideak, zehapenen betearazpena eta biktimentzako laguntza adingabe eta gazteek egindako delituei dagokienez.
  3. Segurtasun politika. Gizartea, gero eta gehiago, “arrisku gizarte” gisa ezaugarritzen da (U. Beck-etik abiatuta; 1986), eta gizabanakoaren eta gizartearen zaurgarritasunari buruzko kontzientzia edo pertzepzioa da parametro nagusia, bai elkarbizitzari begira, bai herritarrek berek zigor politikak hautemateko moduari begira. Auzi horretara hurbiltzeko, egokia da segurtasun azterketa egitea, tokian-tokian segurtasunari buruz dauden pertzepzioen balorazioa zein den jakiteko, erkatutako datuetan oinarrituz eta objektibotasunaren, ulergarritasunaren eta dialektikaren printzipioei jarraikiz, abiaburutzat harturik segurtasunik ezaren pertzepzioei buruzko kontzeptu, teoria eta ikerketa berrienen berrikuspena –direla estatukoak, direla konparatuak–, eta delitugintzaren eta biktimazioaren prebentzioaren alorreko nazioarteko gomendioak errespetatuz.
  4. Biktimenganako justizia eta justizia lehengoratzailea. Analizatzea, azterketa biktimologikotik abiatuta, zer aukera dauden benetan esku hartzeko eta justizia penala eraldatzeko, erantzuna ahalbidetu dadin, bereziki biktimen interesei erreparatuz, justiziak esku hartzean bete beharreko eginkizunetan: hau da, prebentziozko funtzioan eta egindako arau-hauste penalei erantzun egokia ematekoan.
  5. Drogen alderdi juridiko-kriminologikoak. Ikerketaren interesgunea drogen gizarte fenomenoari buruzko ezagutza sakontzea da. Kontuan hartzen bada zer nagusitasun duen politika penalak arlo horretan, adierazpen eta eragin bereziki garrantzitsuak ditu fenomeno horrek alor juridiko-kriminologikoan.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Ikerketak, aholkularitza eta txostenak

Txostenak, aholkularitza eta ikerketak droga mendekotasunaren arloan (kontratuak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin).

Txostenak egitea gazte justiziaren arloan (Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritza).

Azterlanak eta ikerketak kriminalitate eta segurtasun politiken arloan (hitzarmena Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin).

Biktimen arloko ikerketak (Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren diru laguntza).

 

Prestakuntza jarduera:

Online graduondoa: Esperientzia Traumatikoetako Biktimekiko Laneko Espezializazioa (31,4 kreditu).

Justizia lehengoratzailearen arloko ikastaro osagarria: bitartekaritza ikuspegi berriak (20 kreditu).

Biktimen arloko prestakuntza jarduerak (Eusko Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren diru laguntza).

Prestakuntza jardunaldiak Arkaute akademian.

 

 

Argitalpenak

Taldeak espezialitateko zientzia aldizkarietan eta dagozkion argitaletxeen bidez argitaratzen ditu bere lanaren emaitzak. Bertsio elektronikoan ere argitaratzen ditu, web orri honetan: http://www.ehu.eus/ojs/index.php/eguzkilore

 

Sari deialdiak

Jean Pinatel saria, Kriminologiaren eremuan egiten den ikerketa sustatu eta bultzatzeko.

Biktimologiako Ikerketen Antonio Beristain saria, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean, diziplina honekin zerikusia duten ezagutzak ulertzen eta hobetzen laguntzen duen lan zientifiko onena saritzeko.

Proiektu aipagarrienak

Proiektuak:

Adaptación del Derecho Penal Español al Derecho Penal Europeo”.

Hasiera data:  2014/01/01

Amaiera data:  2017/12/31

Erakunde finantzatzailea: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa.

 

Emociones y razones en las víctimas del terrorismo: Derechos y deseos en relación con actitudes punitivas y restaurativas en victimizaciones terroristas (Parte 1)”.

Hasiera data:  2017/01/01

Amaiera data:  2017/12/31

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza.

 

Nuevas observaciones en radicalización islamista y nuevos grupos  de jóvenes organizados y violentos

Hasiera data:  2018/01/01

Amaiera data:  2021/12/31

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.

 

Evaluaciones e informes de justicia juvenil

Hasiera data:  2017/01/01

Amaiera data:  2017/12/31

Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Justizia Zuzendaritza.

“La integración social del menor víctima a partir de una tutela penal reforzada” (referencia: DER2017-83329-R)

“Culturas organizacionales e identificación de  contextos de victimización primaria y secundaria en abusos sexuales en  la Iglesia, en clave de prevención y reparación victimal” (DER2017-85269-C3-3-P (AEI/FEDER, UE), hasiera:2018 amaiera: 2020

Kontratuak:

Conocimiento de los elementos que determinan el tratamiento adecuado de la información sobre el consumo (responsable) de alcohol en los medios de comunicación

Hasiera data:  2017/09/30

Amaiera data:  2017/12/31

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila.