Eduki publikatzailea

Mikroekonomia Ikerketa Taldea

Datu orokorrak

Kokapena
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Bizkaia
Ikertzaile nagusia
Ignacio Aguirre Pérez
Doktore kopurua
10
Osakide kopurua
11
Posta elektronikoa
inaki.aguirre@ehu.eus

Osakideak

  • Ignacio Aguirre Pérez
  • Ana Isabel Saracho de la Torre
  • Marta San Martín Lizarralde
  • Arantza Beitia Ruiz de Mendarozqueta
  • Cecilia Vives Coscojuela
  • Ignacio Paacios Huerta
  • Nagore Iriberri Etxebeste
  • Ilaski Barañano Mentxaka
  • María Paz Moral Zuazo
  • Norma Olaizola Ortega

Ikerketa-ildoak

Ikertalde honen helburu nagusia da mikroekonomiaren ikerketa lerroen ezagutza zientifikoan sakontzea, arlo hauetan: industria antolakuntza, jokoen teoria, portaeraren ekonomia, eta sareak, baita UPV/EHUko kideen ikerketa jardueren nazioartekotzea ere. Gure ikerketaren barruan ekarpen teorikoak, enpirikoak eta esperimentalak biltzen dira, eta ikerketak erabilgarria izan nahi du araugile publikoentzat eta enpresentzat. Ikertaldeak 9 ikerketa lerrotan egiten du lan:

  1. Prezioen Diskriminazioaren Ongizate Eraginak.
  2. Agentziaren Teoria eta Konpentsazio Pizgarriak.
  3. Pizgarrien Hornidura Ondasun Iraunkorrekin.
  4. Berritu beharreko Pizgarriak eta Royaltiesak.
  5. Industria Antolakuntza eta Makroekonomia.
  6. Nash Orekak eta von Neumann-Morgenstern Multzo Egonkorrak.
  7. Sareen Prestakuntza Estrategikoa.
  8. Hizkuntzen Gaitasuna: Teoria eta Saiakuntzak.
  9. Analisi teorikoa, enpirikoa eta esperimentala Mikroekonomian, Portaeraren Ekonomian eta Jokoen teorian.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Taldeak eskaintza hauek egin ditzake:

  1. Nazioarteko lehen mailako argitalpen zientifikoak.
  2. Doktore aurreko ikertzaileen prestakuntza, lehen mailako doktorego tesiak egiteko eta ikertzaile bikainak prestatzeko helburuarekin. Unibertsitate onenetako doktorego ondoko ikertzaileak erakartzea; ikertzaile horiekiko interakzioak taldearen nazioartekotzea bultzatuko du.

Tresneria

  • Bilbao-LABEAN Ekonomia Esperimentaleko Laborategia.

Proiektu aipagarrienak

Microeconomía: Organización Industrial, Juegos, Redes y Economía del Comportamiento. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. 2013-2015.

"Topics in Applied Microeconomics: Industrial Organization, Games, Networks and Behavioral Economics". Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. 2016- 2019.

Association of Southern European Economic Theorists 2013 Annual Meeting. Eusko Jaurlaritza. 2013-2014.

Sustainable Economics and Welfare, UFI. UPV/EHU. 2011-2015.

Consumo, niveles de vida y desigualdad en España, 1400-1870. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. 2013-2016.