Eduki publikatzailea

Kimika teorikoa

Datu orokorrak

Kokapena
Kimika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Jesús M. Ugalde Uribe-Etxebarría
Doktore kopurua
18
Osakide kopurua
44
Posta elektronikoa
jonmattin.matxain@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/chemistry/theory

Osakideak

  • J. M. Ugalde
  • X. Lopez
  • J. M. Matxain
  • E. Rezabal
  • J. M. Mercero
  • A. Heidenreich
  • S. Grabowski
  • D. Casanova
  • E. Matito
  • M. Piris
  • D. de Sancho
  • E. Form
  • L. Salassa
  • M. Grzelczak
  • E. Ramos
  • E. Jimenez
  • J. Mujika
  • R. Grande

Ikerketa-ildoak

Kimika Teorikoa ikertaldeak interesa du bai garapen metodologiko kuantikoan bai horrek hainbat eremutan izan dezakeen aplikazioan: adibidez, materialen zientzian, nanozientzian, biofisikan, eta trantsizioko metal konposatuen eta aktinidoen katalisi eta ezaugarrietan. Garapen metodologikoaren eremuan, interesgarria iruditzen zaigu uhin funtzioa analizatzea, gorputz bateko eta biko matrizeen bidez eta hari loturiko hainbat funtzioren bidez, baita dentsitate-funtzionalaren teoriaren bitartez ere. Metodologia horrek, kimika teorikoaren eta konputazionalaren esparru osoan garatutakoarekin batera, aukera ematen digu biokimikaren eta materialen zientziaren hainbat arazo ikertzeko. Hala, material berriak garatu nahi ditu taldeak: hala nanokonposatuak nola polimerozko material berriak, baita energiaren eremuan aplikazioa izan dezaketen material organiko eroaleak ere. Bestalde, hainbat auzi biokimikori buruzko interesa ere badu taldeak: esaterako, proteina eta metal batzuen arteko interakzioak, eta zer lotura duten ingurune bizietan gertatzen den oxidazio estresarekin.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Taldeak aholkularitza eta lankidetza eskaintzen die kanpo erakundeei –ikerzentroak, teknologia zentroak eta enpresak– nanoteknologiarekin, biomedikuntzarekin eta materialen zientziarekin lotutako hainbat produktu ordenagailu bidez diseinatu eta optimizatzeko, kimika konputazionalaren metodoetan oinarrituta. Aholkularitza/lankidetza mota hori oso garrantzitsua izan daiteke nanoteknologiaren, polimeroen, farmaziaren, medikuntza kimikaren eta energiaren eremuetan diharduten halako erakundeentzat; izan ere, kimika konputazionala ezinbesteko tresna da material berrien eta medikuntzako konposatu berrien diseinu arrazionalerako –adibidez, botiketarako eta diagnostiko tekniketarako–.

Tresneria

  • EHUren SGIKer zerbitzuaren superordenagailuak
  • Donostia International Physics Center zentroko superordenagailuak
  • Mare Nostrum superordenagalua erabiltzeko aukera

Proiektu aipagarrienak

Theoretical Chemistry and Computational Modelling, European Comission, 2014-2018

Nanoclusters Metálicos, covalentes y van der Waals: ¿Algo en Común?, MINECO/EGEF, 2016-2018

Estudio Computacional del Aluminio en Sistemas Biológicos: Caracterización de Compuestos y Mecanismo Molecular de su Toxicidad, MINECO/EGEF, 2016-2018

Avances en Química Cuantica, Eusko Jaurlaritza, 2013-2018

Procesos fotofísicos en moléculas, agregados moleculares y nanopartículas, MINECO/EGEF, 2016-2019