Eduki publikatzailea

LABSINAPS

Datu orokorrak

Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Pedro Rolando Grandes Moreno
Doktore kopurua
10
Osakide kopurua
15
Posta elektronikoa
pedro.grandes@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/neurociencias/

Osakideak

  • Pedro Rolando Grandes Moreno
  • Inmaculada Gerrikagoitia Marina
  • Rafael Sarría Arostegui
  • Sonia María Gómez Urquijo
  • Juan Luis Mendizabal Zubiaga
  • Izaskun Elezgarai Gabantxo
  • Nagore Puente Bustinza
  • Leire Reguero Acebal
  • Almudena Ramos Uriarte
  • Irantzu Rico Barrio

Ikerketa-ildoak

Gure laborategian egindako ikerketen interes gune nagusia hauxe da: sistema endokannabinoideoaren eta  sistema inhibitzaileen eta kitzikatzaileen arteko interakzioak ulertzea; sistema horiek  garuneko goi funtzioen prozesamendu fisiologikoan hartutako neurona zirkuituak kontrolatzen dituzte. Errezeptore kannabinoideek eginkizun garrantzitsua betetzen dute nerbio sistema zentralean, garunaren zahartze normal eta patologikoan, eta portaera anormalen eta nahasmendu zerebralen hasieran eta garapenean. Hori dela eta, gure azken helburua da jakitea nola neurona zirkuituen eteteak gaixotasun jakin batzuk ekar ditzakeen. Zehazki, sistema endokannabinoidearen osagaien antolakuntza molekularra aztertzen dugu, eta interakzio anatomikoak eta funtzionalak, sistema horren eta sinapsi kitzikatzaileen eta inhibitzaileen mintz errezeptore klasikoen artean, estresean, adikzioan eta epilepsian inplikatutako garunaren eskualde giltzarrietan.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Gure ikertaldeak diziplina anitzeko estrategia bat  garatzen du, teknika morfologikoak, elektrofisiologikoak, biokimikoak eta portaerazkoak batzen dituena, zeinak garuneko ehunari aplikatzen baitzaizkio animalia osasuntsuetan, estres, epilepsia eta alkohol kontsumoko animalia ereduetan nerabezaroan eta animalia mutanteetan.

Proiektuetan, hain zuzen, honako hauen erabilera aurreikusten da:

  • Ex vivo elektrofisiologia arratoi, sagu eta sagu transgenikoen ehun xerren prestaketetan (zelulaz kanpoko landako erregistroak eta patch-clamp).
  • Immunozitokimia bereizmen handiko mikroskopia fokukiderako eta mikroskopia elektronikorako.
  • Western blot eta 2Dko proteomika.
  • Portaera teknikak.

Tresneria

  • Ultramikrotomia unitatea.
  • Zeiss Axiophot argi mikroskopioa.
  • Landako elektrofisiologia ekipoa eta patch clamp.
  • Olympus BX5 fluoreszentzia mikroskopioa.

Proiektu aipagarrienak

  1. Erreferentzia: SAF2015-65034-R.
    • Izenburua: Estudio del Papel del Receptor de Cannabinoides CB1 en Astroglía y del Receptor Vaniloide TRPV1 en Neuronas y Astrocitos en un Modelo de Epilepsia del Lóbulo Temporal. 
    • Erakunde finantzatzailea: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa.
    • Deialdia: I+G+B Estatuko Programa, gizartearen erronkei orientatutakoa, 2015. 
    • Ikertzaile nagusia: Pedro Rolando Grandes Moreno, UPV/EHU.
    • Hasiera data: 2016/01/01.
    • Amaiera data: 2019/12/31.
  2. Erreferentzia: IT764-13.
    • Izenburua: Impacto del Estrés Sobre la Función Cerebral Mediada por el Sistema Cannabinoide Endógeno.
    • Erakunde finantzatzailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza.
    • Deialdia: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeen jarduerak bultzatzeko laguntzak (2012).
    • Ikertzaile nagusia: Pedro Rolando Grandes Moreno, UPV/EHU.
    • Hasiera data: 2013.
    • Amaiera data: 2018.
  3. Erreferentzia: RD16/0017/0012.
    • Izenburua: Medical Complications of Alcohol Use Disorder.
    • Erakunde finantzatzailea: Osasuneko Ikerketa Kooperatiboko Sare Tematikoak. Nahasmendu Adiktiboen Sarea. Carlos III.a Osasun Institutua. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa.
    • Deialdia: Ekintza Estrategikoa Osasunean, 2013-2016. 2016.
    • Ikertzaile nagusia: Fernando Rodríguez de Fonseca, koordinatzailea. IBIMA, Malagako Unibertsitatea-Hospital Universitario Regional de Málaga.
    • Hasiera data: 2016.
    • Amaiera data: 2020.
    • Partaidetza mota: Taldeko IN.