Eduki publikatzailea

LAKET

Datu orokorrak

Kokapena
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Sara Maldonado Martin
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
9
Posta elektronikoa
sara.maldonado@ehu.eus

Osakideak

  • Sara Maldonado Martin
  • Iñaki Arratibel Imaz
  • Estibaliz Romaratezabala Aldasolo
  • Iñigo Mujika Antón

Ikerketa-ildoak

Hipokrates (Grezia, 460-370 K. a.) izan zen gaixotasuna inguruko faktoreen -dieta eta bizi ohiturak gehienbat- ondorio zela esan zuen lehenetako bat, jarduera fisikoa, aire garbia eta gorputz garbitasun egokia horren aurkako faktore egokienak zirela gaineratuz. Osasun publikoko egungo gidek gauza bera diote ere, froga zientifikoak lortu eta gero. Honela, ondokoa da abiapuntuko kontzeptua: jarduera fisikoa bizitza tratamendu gisa, uneoro, adina dena dela eta pertsona ororentzat. Egungo gure ikerketa lerro nagusiak honako hauek dira:

  1. Jarduera fisikoko programak diseinatu eta gauzatzea lehen mailako eta bigarren mailako prebentzio kardiobaskularrean.

  2. Arrisku kardiobaskularra eta bihotz eta arnas egoera baloratzea lehen mailako hipertentsioa, gehiegizko pisua edo gizentasuna duten helduetan: jarduera fisiko aerobikoko programa ezberdinen eraginak. 

  3. Jarduera fisikoko programa ezberdinen eragina menopausia aurreko eta ondoko emakumetan.

  4. Jarduera fisikoaren eragina eskizofrenia duten pertsonetan.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

  • Osasuna bermatzen duten faktoreak ulertzea osasuna eta gaixotasunen prebentzioa sustatuz. Markatzaile biologiko berriak baloratzea, jarduera fisikoko programa bat aplikatzea eta bere eraginak ebaluatzea.

  • Gaixotasun ezberdinak jarduera fisiko aerobikoko eta indarreko programen bitartez tratatu eta kudeatzea, aurkitutako komorbilitateak tratatu eta polifarmazia murrizteko.

  • Zahartze aktiboa, portaeraren zientziak (jarduera fisikoaren zientziak) eta zientzia medikoak konponbide merkeak (bizitza estiloa aldatzea) lortzeko xedearekin uztartuko dituen diziplina anitzeko berritasuna sustatzeko helburuarekin. Honela, zahartzen doan biztanleriak egunerokotasun aktiboa eta autonomoa izango du.

Tresneria

  • Gorputzaren osaera: Tanita
  • Gas aztergailua: Bihotz eta arnas ahalmena era objektiboan baloratzea.
  • Presio arteriala baloratzea: monitorizazio anbulatoria 24 orduz

Proiektu aipagarrienak

  1. Efectos del ejercicio físico en personas con esquizofrenia-CORTEX-SP study- Rama experimental del estudio Marcadores de neuroimagen cerebral asociados a la rehabilitación cognitiva en la esquizofrenia. IN-Pedro Sanchez 2017-2020

  2. UPV/EHU ELIKOS TALDEA-IN-Idoia Labayen 2014-2016

  3. Efectos de la tensión arterial, condición cardiorespiratoria y riesgo cardiovascular de diferentes programas de ejercicio aeróbico con intervención nutricional en personas con hipertensión primaria. IN-Sara Maldonado Martin 2014-2015

  4. Efectos de un programa de ejercicio físico sobre la grasa hepática en niños y niñas con sobrepeso. IN-Idoia Labayen 2014-2016

  5. Efectos de diferentes intensidades de ejercicio físico en el control de la tensión arterial en pacientes con hipertensión. IN-Sara Maldonado Martin 2012-2013