Eduki publikatzailea

Language and Speech (LASLAB)

Datu orokorrak

Kokapena
Micaela Portilla Ikergunea
Ikertzaile nagusia
María Del Pilar García Mayo
Doktore kopurua
17
Osakide kopurua
18
Posta elektronikoa
mariapilar.garciamayo@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.laslab.org

Osakideak

  • María del Pilar García Mayo (IP)
  • Agurtzane Azcaray Garay
  • María Basterrechea Lozano
  • Martin Cooke
  • Aintzane Doiz Bienzobas
  • María Luisa García Lecumberri
  • Esther Gómez Lacabex
  • María Juncal Gutierrez Mangado
  • María de los Ángeles Hidalgo Gordo
  • Ainara Imaz Agirre
  • Marta Kopinska
  • David Lasagabaster Herrarte
  • María Martínez Adrián
  • Ruth Milla Melero
  • Yolanda Ruiz Zarobe
  • Asier Calzada Lizarraga
  • Maria Luquin Urtasun

Ikerketa-ildoak

Language and Speech ikertaldeak hizkuntzalaritza aplikatuaren arloan lan egiten du eta bere xede nagusia da ingelera bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa ikaskuntza marko instituzional batean bereganatzeko prozesuaren alderdi ezberdinak aztertzea. Xede orokor horrek zehatzagoak diren beste batzuetan du bere isla. Ikertzaileek xede zehatz batean edo bitan jartzen dute arreta, beren espezializazio-arloaren arabera:

  1. Ingeleraren hautemate eta ekoizpena atzerriko hizkuntza gisa (ILE).
  2. Ingeleraren morfosintaxia bereganatzea bigarren/hirugarren hizkuntza gisa (marko sortzailea).
  3. ILE bereganatzeko prozesuaren alderi psikolinguistiko eta psikopedagogikoak.
  4. Ingelerako ezagutzaren eta gaitasun-maila ezberdinetako (fonetikoa, lexikoa, morfosintaktikoa, pragmatikoa) erabileraren analisia edukiak eta atzerriko hizkuntza bereganatzeko testuinguru integral baten baitan (AICLE).

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

LASLAB taldeak, une honetan, proiektu europar bat (Enrich) eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak (MINECO) finantzatu dituen hiru proiektu ditu martxan. Horrez gain, aholkularitza eskaintzen die eskolei, txosten teknikoak egiten ditu erakunde eta nazioarteko ikerketa zentro ezberdinetarako eta bere kideek eskuizkribuak aztertzen dituzte bigarren/hirugarren hizkuntzak bereganatzearen arloko nazioarteko aldizkari ospetsuenentzat. Prestakuntzari dagokionez, ikertzaileek ingelera hutsez irakasten dute Language Acquisition in Multilingual Settings, master programan eta doktorego tesi asko zuzentzen dituzte izen bereko doktorego programan.

Tresneria

  • Eye tracker Tobii Pro X-120: Aztarnari okular bat da begien posizioa eta mugimendua neurtzeko. Parte-hartzailearen arreta, esfortzu kognitiboa eta antzekoak neurtzeko erabiltzen da.
  • Belarri artifiziala: Belarriaren simulagailu honi esker, besteak beste, audiometroa kalibra daiteke eta aurikularren bidez erreproduzitutako audio mailak neur daitezke. Estimuluak igortzeko aurikularrak erabiltzen dituzten esperimentuetako soinuaren intentsitatea neurtzea oso garrantzitsua da parte-hartzaileen ongizatea ziurtatu eta, aldi berean, pilatutako datuen balioa bermatzeko.
  • Buru eta soin simulagailua (HATS): Belarriaren simulagailuak daraman maniki bat da. Gizaki baten belarriaren ezaugarri akustikoen egiazko erreprodukzioa eskaintzen digu, buru eta soin batekiko duen posizioari esker. Grabazio mikrofonoa egokitzen laguntzen du, maila, noranzko eta sibilantzia maila ezberdinak baititu.
  • Bruel & Kjaer Soinu maila neurtzeko gailua: Gailu honi esker soinu edo zarata mailak neur daitezke. Zenbait analisi aldi berean egiteko aukera ematen du ere: intentsitatea, frekuentzia eta denboran zeharreko bilakaera.

Proiektu aipagarrienak

  1. Oral interaction among young learners of English as a foreign language: The impact of the use of negotiation and corrective feedback strategies during communicative tasks on language learning
    IP: María del Pilar García Mayo
    Finantzaketa erakundea: MINECO (FFI2012-32212). 2013-2016.asd

  2. Enriched Communication across the Lifespan (ENRICH)
    Finantzaketa erakundea: Europar Batasuna ( Ref. 675324). 2016-2020.
    IP: Martin Cooke

  3. Team teaching in English-Medium instruction programmes at university: Fostering language and content teacher collaboration
    Finantzaketa erakundea: MINECO (FFI2016-79377). 2016-2020.
    IP: David Lasagabaster Herrarte

  4. Language and Speech - Established Research Group (Type A - Excellence)
    Finantzaketa erakundea: Eusko Jaurlaritza ( IT904-16). 2016-2021.
    IP: María del Pilar García Mayo

  5. Interaction and written production. The potential of collaborative writing in the learning of English as a foreign language by primary school learners
    Finantzaketa erakundea: MINECO (FFI2016-74950-P). 2016-2020. 
    IP: María del Pilar García Mayo