Eduki publikatzailea

Memoria Psikologia MAPAJM

Datu orokorrak

Kokapena
Psikologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Elvira García Bajos
Doktore kopurua
3
Osakide kopurua
3
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/elviragarciabajos/

Osakideak

  • Elvira García Bajos
  • Maria Magdalena Migueles Seco
  • Alaitz Aizpurua Sanz

Ikerketa-ildoak

Heldu gazteen eta adinekoen aurrera begirako memoria autobiografikoa aztertzeko diseinatu da ikerketa hau. Aurrera begirako memoria autobiografikoak pertsonen proiektuak, planak eta etorkizunerako itxaropenak barne hartzen ditu. Etorkizuna irudikatzean eta iraganeko bizipenak gogoratzean, antzeko mekanismo neurokognitiboak aktibatzen dira, baina aurrera begirako memoriak ahalegin kognitibo handiagoa eskatzen du. Proiektuan etorkizuneko esperientzia autobiografiko positiboak eta negatiboak aztertzen dira; izan ere, mugarriak dira pertsonen bizitzan, baita heldu gazteen eta adinekoen arteko desberdintasunaren seinale ere, adinarekin batera aldatu egiten baitira pertsonen etorkizun aukerak. Adinekoek positibotasun eragin handiagoa ager dezakete etorkizuneko gertakarietarako, heldu gazteen aldean, esperientzia onetan jarriz arreta eta gertakari txarrak ahaztuz; bereziki, euren buruarekin lotutako gertakarietarako.

Proiektu aipagarrienak

Memoria autobiográfica prospectiva en adultos jóvenes y mayores. PSI2015-63709-P proiektua, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (MINECO/EGEF, EU). 2016/01/01-2018/12/31