Eduki publikatzailea

MarEsPlank

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Fernando Villate
Doktore kopurua
3
Osakide kopurua
5
Posta elektronikoa
fernando.villate@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/es/web/marineestuarineplankton/aurkezpena

Osakideak

  • Arantza Iriarte Gabikagogeaskoa
  • Ibon Uriarte Capetillo
  • Fernando Villate

Ikerketa-ildoak

Planktona. Lehentasunezko lerroak:


Epe luzeko aldaketen bioadierazletza planktonetik abiatuta.

Bilboko eta Urdaibaiko (Bizkaiko Golkoa) itsasadarretan ekosistema planktonikoaren jarraipena egiteko 1997an abian jarritako programa baten denborazko serieak aztertzen dira, helburu hauek lortzeko: (1) planktonak uraren kalitateari emandako erantzuna ezagutzea, tokiko hidroklimatologia eta klima aldakortasunaren modu nagusiak ezagutzea, eskala handian ipar Atlantikoan, (2) espezie inbaditzaileen kolonizazioaren eragina kuantifikatzea, (3) sistema horietan klima aldaketaren inpaktua eta asaldatze antropikoak modelatu eta aurreikusi ahal izatea, eta (4) Bilboko itsasadarra lehengoratzeko prozesua monitorizatzea, Saneamendu Plan Integrala martxan jarri ondoren.


Arrain larben ekologia trofikoa.

AZTI-Tecnaliako eta Bartzelonako Itsas Zientzien Institutuko ikertzaileekin batera, interes komertziala duten arrain larben eta arrain gazteen elikadura eta kondizio azterketak egiten dira, inguruaren baldintzei lotuta.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Ingurumen datuak eta lagin biologikoak hartzea ur ingurunetan. 

Zooplanktoneko laginak analizatzea. 

Hitzaldiak edo mintegiak ematea, taldeari dagozkion gaietan ezagutza hobetzeari begira.

Tresneria

  • Ontzi pneumatiko bat, karelez kanpoko motorra duena, ur ingurunetan lan egiteko.
  • Zunda multiparametrikoa, uraren ingurumen parametroak in situ neurtzeko.
  • Botila ozeanografikoak eta plankton sareak, uraren eta organismoen laginak lortzeko.
  • Argazki ekipamendua duten mikroskopioak eta esteromikroskopioak, planktona analizatzeko.

Proiektu aipagarrienak

Ecología marina y de estuarios: zooplancton/ictioplancton. UPV/EHU. 2016/12/22-2019/12/21

Respuesta del zooplancton a las variaciones climáticas en la provincia de plataformas del noreste atlántico en relación a la latitud y la eutrofia. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. 2014/01/01-2017/12/31

Bioindicación de cambios ambientales a largo plazo a partir del plancton. Eusko Jaurlaritza. 2013/01/01-2015/12/31

Protección de la salud de los ecosistemas (UFI). UPV/EHU. 2011/11/01-2016/12/31