Eduki publikatzailea

Molecular Biology of Fungi (MBF)

Datu orokorrak

Kokapena
Kimika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Oier Etxebeste Juárez
Doktore kopurua
1
Osakide kopurua
2
Posta elektronikoa
oier.echeveste@ehu.eus

Osakideak

  • Oier Etxebeste Juárez

Ikerketa-ildoak

Industrian era askotako produktuetarako iturri gisa erabiltzen dira harizpizko onddoak. Bestalde, onddo horien 8.000tik gora espezie patogeno ezagutzen dira. Espora asexualak dira zoko berrietara barreiatzeko erabilitako bektore nagusia. Gure taldeak biologia zelularreko eta molekularreko teknikak erabiltzen ditu halako espora moten sintesia kontrolatzen duten mekanismoak aztertzeko. Era berean, zelula barruko komunikazioa aztertzeko eredu gisa erabiltzen dugu sistema hori.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Taldeak I+ G proiektuetan kolaboratzeko aukera ematen du. Ongi ezagutzen ditugu onddoen manipulazio genetikorako teknikak (aspergillus nidulans), adierazpen genikoa aztertzeko teknikak (northern-blot eta RNA-seq), proteinen immunodetekzioa, ko-immunoprezipitazioko esperimentuak, fluoreszentziako mikroskopia eta beste. Halaber, tresna bioinformatikoak erabiliz edozein gen edo proteinaren sekuentzia azter dezakegu, baita mutagenizatu, epitopoekin fusionatu eta abar ere.

Proiektu aipagarrienak

  1. Mapa de interacción de los reguladores del desarrollo asexual en hongos filamentosos (EHUA15/08). UPV/EHU. 2015-2017.
  2. Euskal Unibertsitate Sistemako talde finkatu baten parte da taldea (IT599-13). Eusko Jaurlaritza. 2013-2018