Eduki publikatzailea

Neuropsicofarmacología

Datu orokorrak

Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Ikertzaile nagusia
J. Javier Meana Martínez
Doktore kopurua
12
Osakide kopurua
17
Posta elektronikoa
javier.meana@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) ehu.eus/neuropsicofarmacologia

Osakideak

  • J. Javier Meana Martínez
  • L.F. Callado Hernnado
  • Leyre Urigüen
  • Ane M. Gabilondo Urkijo
  • Rebeca Díez Alarcia
  • Jorge E. Ortega Calvo
  • Igor Horrillo Furundarena
  • Guadalupe Rivero Calera
  • Amaia M. Erdozain Fernández
  • Carolina Muguruza Millán
  • Eva Munarriz Cuezva
  • Alfredo Ramos-Miguel

Ikerketa-ildoak

  • Errezeptoreen ebaluazio molekularra eta funtzionala neurotransmisoretarako eta haien zelulen seinaleztapena hil ondoko garunean, depresioa, eskizofrenia, droga adikzioak edo beste gaixotasun neuropsikiatriko batzuk izan dituzten subjektuetan.
  • Neurotransmisoreetarako errezeptoreen jarduera eratzailearen azterketa; haren inplikazioa buruko gaixotasunetan eta propietateen ebaluazioa, hainbat farmakoren alderantzizko agonista gisa.
  • Farmako antidepresiboen eta antipsikotikoen epe luzeko ekintza mekanismoaren azterketa in vivo.
  • Erantzun antidepresiboa indartzeko eta bizkortzeko estrategiak animalia ereduen bidez ebaluatuak.
  • Psikofarmakoen bidezko tratamendu luzeak induzitutako erregulazio epigenetikoaren inplikazioak.
  • Ahalmen antidepresiboa edo antipsikotikoa duten molekula berrien screening farmakologikoa.
  • Animalia transgenikoen eta farmakologikoen eta neurogarapenaren ebaluazio molekularra, biokimikoa eta portaerakoa, gaixotasun neuropsikiatrikoen eredu gisa.
  • Sintamotologia psikotiko, negatibo eta kognitiboaren oinarri neurobiologikoak, eskizofrenian.
  • Ezkizofreniari lotutako defizit kognitiboaren tratamendua.
  • Neurohanturaren eginkizun etiopatogenikoa, gaixotasun psikiatrikoetan. Sintomatologia psikiatrikoaren mekanismoak, hanturazko gaixotasunetan.
  • Tasun eta egoera markagailu periferikoak buruko gaixotasunentzat.
  • Mekanismo biologikoak, cannabisaren kontsumoaren eta eskizofreniaren arteko erlazioan.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Garuneko laginen bilduma, gaixotasun psikiatrikoetarako.

Teknika biokimikoak eta funtzionalak neurotransmisoreetarako errezeptoreen in vitro azterketan (estekatzaileak finkatzea, SPA, seinaleztapen erantzunak, etab.).

Proteinak zenbatzeko teknikak (western-blot, immunohistokimika, ELISA, etab.)

ARNm adierazpena eta integritatea PCR kuantitatiboaren bidez denbora errealean.

Kirurgia estereotaxikoa arratoian eta saguan.

Mikrodialisi zerebrala esna dagoen animalian.

HPLC babes elektrokimikoarekin. Monoaminen analisia.

Portaerako animalia ereduak, gaixotasun neuropsikiatrikoetarako eta psikofarmakoei emandako erantzunetarako: lokomozio jarduera, antsietatea, defizit kognitiboa, gizarte interakzioa, estresa, PPI, etab.

Tresneria

  • Mikrodialisia UHPLCrekin eta hautemate elektrokimikoarekin
  • Touche Screen animalia kognizioko azterketetarako
  • Lagin zerebralen bilduma
  • Odyssey-a fluoreszentzia azterketarako

Proiektu aipagarrienak

"Estudio del receptor 5-HT2A y de la vía Akt/GSK3 como mecanismos moleculares de la psicosis inducida por el consumo crónico de cannabis”. Instituto de Salud Carlos III institutuak finantzatua: PI13/01529 proiektua. Ikertzaile nagusia: Leyre Urigüen. 2014-2016

Alteraciones del sistema noradrenérgico en los déficits cognitivos de la esquizofrenia: localización, mecanismos y reversión farmacológica”. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutakoa. SAF2013-48586-R proiektua. Ikertzaile nagusia: L.F. Callado. 2014-2016

Desarrollo de terapias innovadoras basadas en potenciadores cognitivos neuroprotectores para el tratamiento de la esquizofrenia y la enfermedad de Parkinson (SPARK)”. Honako hauen arteko proiektua: iProteos S.L., Ascil Proyectos S.L., Centro de Regulación Genómica, Bartzelonako Instituto de Recerca Biomédica eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Retos Colaboración programa. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. RTC-2014-1645-1 proiektua. Ikertzaile Nagusia: J. Javier Meana  (UPV/EHUn). 2014-2016

"Desarrollo de una plataforma para el descubrimiento de fármacos dirigidos a enfermedades neuropsiquiátricas”. ELKARTEK programa. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen  eta Azpiegituren sailak finantzatutakoa. KK-2017/00023 proiektua. Ikertzaile nagusia:  J. Javier Meana. 2017-2018

Actividad constitutiva de receptores 5HT2A en cerebro de sujetos con esquizofrenia. Reversión mediante agonistas inversos funcionalmente selectivos”. I+G+B Plan Nazionalak finantzatutakoa. Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa. Estatuko ikerketa agentzia. SAF 2017-88126-R proiektua. Ikertzaile nagusia:  J. Javier Meana. 2018-2021