Eduki publikatzailea

Networking, Quality and Security (NQaS)

Datu orokorrak

Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Ikertzaile nagusia
Fidel Liberal Malaina
Doktore kopurua
7
Osakide kopurua
18
Posta elektronikoa
fidel.liberal@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.det.bi.ehu.es/NQAS/

Osakideak

  • Fidel Liberal Malaina
  • Ana Eva Ibarrola Armendáriz
  • Armando Ferro Vázquez
  • Begoña Blanco Jauregi
  • Joserra Otegi Olaso
  • Miren Nekane Bilbao Marin
  • Ianire Taboada Puente

Ikerketa-ildoak

Taldeak datuen sareetan erabilitako teknologiak aztertzen ditu, zerbitzuaren kalitateari eta segurtasunari lotutako alderdietan. Hiru lerro ditu:

  1. Bolumen handiko datuak hartzea eta prozesatzea 4G+/5G zerbitzuetarako, bereziki misio kritikokoak.
  2. Baliabideen kudeaketa zerbitzuen hedapenean, 4G+/5G ingurunetan.
  3. Kalitatearen analisi integrala (QoS eta QoE).

Taldearen esperientzia aitortua da hiru arlotan, hala estatuan nola nazioartean.  Aitortza horri esker, harremanak egin ditu talde askorekin, eta nazioarteko proiektu eta sareetan parte hartzeko aukera izan du.

Talde zaildua da. Kideetako askok doktorego tesiak egin dituzte, eta produktibitate zientifiko nabarmena izan dute, baita ikerketa deialdien murrizketa nagusi izan den garai batean ere.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Taldea ezaguna da nazioartean belaunaldi berriko (IMS, 5G) sareetan duen esperientziari esker, zeinak bereziki orientatuta baitaude larrialdien kudeaketara eta misio kritikora, NFV eta SDN inguruetan; era berean, taldeak parte hartzen du bai nazioarteko proiektuetan bai arlo horietako estandarizazio erakundeetan.

NQaS taldeak 5G gaiari eta ingurune birtualetan (NFV+SDN) zerbitzuak hedatzeari lotutako proiektuetan parte hartzeko interesa du, eta aholkularitza eta aholku txostenak eskaintzen dizkie teknologia berri horietan interesa izan dezaketen erakundeei.

Tresneria

  • Open-source NFV 5G arkitektura.
  • Aeroflex 7100 LTE-in-a-box.
  • Expway eBox misio kritikoko komunikazioetarako eMBMS euskarriarekin.
  • Fieldtesting LTE ekipamendua (TEMS ikerketa).
  • Sareko errendimendua neurtzeko DAG txartelak.

Proiektu aipagarrienak

GERYON: Next Generation Technology Independent Interoperability of Emergency Services, Comisión Europea , 284863 (FP7SEC20111), 2011  2014.

SESAME: Small cEllS coordinAtion for Multitenancy and Edge services, Comisión Europea Pública, H2020ICT671596, 20152017.

5G-ESSENCE: Embedded Network Services for 5G Experiences. Europako Batzordea, H2020-ICT-2016-2, 2017-2019.

5RANVIR: Adaptive access network in the cloud for virtualized network and services in 5G, Ministerio de Economía y Competitividad, TEC2016-80090-C2-2-R, 2017-2019.

MCOP: The Mission Critical Open Platform, U.S. Department of Commerce, National Institute of Standards and Technology through the Public Safety Innovation Acceleration Program (PSIAP), 70NANB17H151, 2017-2019.