Eduki publikatzailea

Kimika Bioorganikoa eta Modelizazio Molekularraren Ikerketa taldea (QBMM)

Datu orokorrak

Kokapena
Joxe Mari Korta Zentroa
Kimika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Fernando P. Cossío Mora
Doktore kopurua
6
Osakide kopurua
10
Posta elektronikoa
fp.cossio@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/qbmm/hasiera

Osakideak

  • Fernando P. Cossío Mora
  • Ana J. Arrieta Ayestaran
  • Iván Rivilla de la Cruz
  • Abel de Cózar Ruano
  • Miquel Torrent Sucarrat
  • M. Iosune Arrastia Basalo

Ikerketa-ildoak

Gure ikertaldeak aztergai ditu modu kontzertatuan edo faseka karbono-karbono loturak sortzen diren erreakzio kimiko organikoekin lotutako erreakzio mekanismoak. Prozesu horien estereokontrolaren jatorria ere interesatzen zaigu. Orain arte, erreakzio nagusi hauek aztertu ditugu:

  • Zikloadizioak [1+2], [2+2], [3+2], [4+2], [8+2]
  • Elektroziklazio termikoak
  • Erreakzio aldolikoak eta lotutakoak (Henry, Mannich,…)
  • I eta II motako erreakzio diotropikoak

Gure taldearen ikerketa alor bat da, halaber, onkologian erabilgarriak diren molekula bioaktiboen diseinu eta sintesi kimikoa, eta, bereziki, minbiziaren epigenetikarekin lotuta dauden xede terapeutikoak. Ildo horretan, gure taldeak eremu hauek landu ditu orain arte:

  • Integrina-estekatzaile interakzioak (VLA4-VCAM1, LFA1-ICAM1)
  • Histonen desazetilasak (HDCA, sirtuinak)
  • DNAren metiltransferasak (DNMT)
  • Histonen desmetilasak (JMJD2A)

Fenomeno horiek aztertzeko, teoria-esperimetu sinergian oinarritutako hurbilketa bat erabiltzen dugu, teknika teoriko-konputazionalen eta kimika organiko sintetikoko tekniken bidez.

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Ikertaldeko irakasleek graduondoko hainbat ikastaro irakasten dituzte EHUren unibertsitate arteko “Kimika sintetiko eta industriala” doktorego programan (“Kimika teoriko eta konputazionala” eta “Farmakoen diseinu eta sintesia”) eta Farmakologiako Masterrean (“Kimika Analitikoaren eta Kimika Organikoaren ekarpena Farmakologiari”). Urtero, gure taldeak “Kimika sintetiko eta industriala” masterreko ikasleak hartzen ditu berean, dagozkion master amaierako lanak egin eta zuzentzeko. Horrez gain, Kimika Graduko ikasleek gure ikuskaritzapean egin ditzakete gradu amaierako lanak.

Tresneria

  • 2 HPLC sistema (analitikoa eta semipreparatiboa)
  • 2 hidrogenatzaile katalitiko
  • 2 mikrouhin erreaktore modubakar
  • 1 FTIR espektrofotometro

Proiektu aipagarrienak

Proiektuaren izena: Estudios computacionales y experimentales en fotocatálisis, biocatálisis y organocatálisis.

Erakunde finantzatzailea: MINECO

Iraupena: 2017/01/01/ 2019/12/31 Diru laguntzaren zenbatekoa: 189.000,00€

 

Proiektuaren izena: Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza talde finkatuentzat

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza

Iraupena: 2013tik 2018ra Diru laguntzaren zenbatekoa: 423.598 €

 

Proiektuaren izena: Estudios teóricos y experimentales sobre el mecanismo y las aplicaciones en catálisis de las reacciones de cicloadición.

Erakunde finantzatzailea: MINECO

Iraupena: 2014tik 2016ra Diru laguntzaren zenbatekoa: 175.450,00 €.

 

Proiektuaren izena: Nuevas terapias en cancer de mama: caracterización in vivo de la actividad y estructura del receptor de estrógeno, bloqueo de VAV-3 y desarrollo de análogos de YC-1

Erakunde finantzatzailea: Carlos III.a Osasun Institutua

Erakunde parte hartzaileak: Onkologikoa, CIC_BioMAGUNE, Biodonostia Institutua, EHU

Iraupena: 2014tik 2016ra Diru laguntzaren zenbatekoa: 20.000,00 €

Ikertzaile arduraduna: Ander Urritikoetxea.

 

Proiektuaren izena: Nueva estrategia terapeútica dual para enfermedades hepáticas poliquísticas: inhibidores de HDAC6 derivados de UDCA (HDAC6i-UDCA)

Erakunde finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Erakunde parte hartzaileak: Biodonostia Institutua, EHU

Iraupena: 2016/06/01tik 2017/09/30era Diru laguntzaren zenbatekoa: 93.340,00 €

Ikertzaile arduraduna: Jesús Bañales