Química Organometálica
Datu orokorrak
- Kokapena
- Kimika Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- María Angeles Garralda Hualde
- Doktore kopurua
- 4
- Osakide kopurua
- 7
- Posta elektronikoa
- mariaangeles.garralda@ehu.eus
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/es/web/gqi
Osakideak
- María Angeles Garralda Hualde
- Miguel Angel Huertos Mansilla
- Claudio Mendicute Fierro
- Ricardo Hernández Conejero
Ikerketa-ildoak
Konplexu organometalikoen garapena aplikazio katalitiko eta material teknologikoetarako. Aplikazio katalitikoek barne hartzen dituzte bai biltegiko materialen bidez hidrogenoa sortzen duten erreakzioak bai substratu organikoen eraldaketak (isomerizazioak, hidrogenazioak, hidrosililazioak, eta abar). Material teknologikoei dagokienez, konposatu batzuen propietate lumineszenteek izan dezaketen aplikazioa aztertzen ari da. Azterlanek askotariko konposatu organometalikoak jorratzen dituzte: esaterako, diskretuak, dendritikoak nahiz MOFetan konfinatutakoak.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
I+G proiektuak sistema katalitikoetan.
Biltegiko materialetatik abiatuta hidrogenoa askatzeko prozesuei lotutako I+G proiektuak.
Analisi elementaleko, espektroskopiako eta kromatografiako zerbitzuei lotutako aholkularitza eta txostenak.
Atmosfera geldoan lan egiteko teknikei eta disoluzio eta solidoen karakterizazio teknikei buruzko prestakuntza.
Tresneria
- C, H, N, S mikroanalizagailu elementala: determinazio kuantitatibo eta aldiberekoa solido eta likidoetan
- FTIR infragorri espektrometroa: 4000-400 cm-1 tartean
- Gas kromatrografoa: osagai ezagunen nahasteen analisi kuantitatiboa
- Gasek baldintza katalitikoetan duten bilakaera monitorizatzeko sistemak
Proiektu aipagarrienak
- UPV-EHU taldea (GIU 16/25), Euskal Herriko Unibertsitatea
Erakunde finantzatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
IN: M.A. Garralda, 2017-2019 (35.000 €)
- Koordinatutako Bikaintasuneko Proiektu Nazionala: CTQ2015-65268-C2-1-P & CTQ2015-65268-C2-2-P
Erakunde finantzatzailea: MINECO
IN: Z. Freixa, M.A. Garralda, M.A. Huertos, 2016-2018 (83.006 € + 29.400 €)
- UPV-EHU taldea (GIU 16/25), Euskal Herriko Unibertsitatea
Erakunde finantzatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
IN: M.A. Garralda, 2013-2016 (35.000€)
- Ezagutzaren Sustapen Orokorreko Proiektua: CTQ2011-24859
Erakunde finantzatzailea: Zientziaren eta Berrikuntzaren Ministerioa (MICINN)
IN: M.A. Garralda, 2012-2014 (32.670€)