Eduki publikatzailea

REWEST

Datu orokorrak

Kokapena
Letren Fakultatea
Ikertzaile nagusia
David Río Raigadas
Doktore kopurua
8
Osakide kopurua
9
Posta elektronikoa
david.rio@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/rewest/home

Osakideak

  • David Río Raigadas
  • Angel Chaparro Sainz
  • Amaya Fernandez Menicucci
  • Maite Aperribay Bermejo
  • Amaia Ibarraran Bigalondo
  • Raul Montero Gilete
  • Monika Madinabeitia Medrano
  • Martin Simonson

Ikerketa-ildoak

REWEST taldeko ikertzaile gehienek eskarmentu handia dute Estatu Batuetako literatura eta kultura ikertzen. 1997. urtean egin zuten beren lehen ikerketa proiektua, AEBetako literatura gutxituak aztertuz, eta ikerketa asko egin dituzte ordutik hona. Ikertaldearen xede nagusietako bat da eskualdeko espazioak eta beren proiekzio globala ikertzea, arreta berezia eskainiz literaturari eta, orokorrean, herrialde horretako mendebaldeko kulturari. Taldearen funtsezko helburua da Mendebaldearekiko interes kritiko berri hori sendotzea eta bultzatzea, handik atera baita kalitatezko literatura heterogeneo eta multikultural bat, AEBetako eskualde mailako mugez -bai eta herrialdearen mugez ere- haraindi doana. Mendebaldeko ohiko iruditeria berritzeko gaitasuna agertu duten egileek arreta berezia jasoko dute. Lehentasuneko beste ildo bat da, halaber, "Mendebalde Berriak" orokorrean artetan -eta zinemagintzan eta literaturan gehienbat- duen irudikatzea aztertzea. Egun bogan dauden diziplina ezberdinen harira (ekokritika, genero ikasketak, soziologia, ikasketa etnikoak eta kulturalak, etab.) Mendebaldeak sortze eta birsortze prozesu etengabean murgildutako espazio anitz gisa jaso duen definizio berriaren eragina aztertuko da halaber, egungo mendebalde estatubatuarraren aniztasuna eta pluraltasuna islatu ahal izateko.

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

REWEST ikertaldea erreferentzia nagusia da, Europa mailan, Estatu Batuetako Mendebaldearen literatura eta kultura ikertzeari dagokionez. Horretarako, prestakuntza, hedatze, aholkularitza eta nazioarteko lankidetzarako prest agertzen da Mendebalde estatubatuarraren dimentsio interkulturala, lurralde horren proiekzioa bere mugez haraindi eta orain arte lurralde horri loturiko iruditeriaren eguneratzea ikertu nahi duen ororekin. Horretarako Mendebaldea, literatura nazional ezberdinetan era desberdinean irudikatua izan dena eta beste arte espresio batzuetan eragin itzela duen lurraldea, dimentsio globaleko fenomeno kulturaltzat hartuko dugu.

Tresneria

  • Estatu Batuetako Mendebaldeari buruzko bibliografia funts handia (Letren Fakultateko libur.)
  • "Western American Literature" aldizkarian izena ematea (Letren Fakultateko liburutegia).

Proiektu aipagarrienak

REWEST (Research in Western American Literature and Culture) IT1026-16: Grupos Sistema Universitario Vasco (Hezkuntza Saila, Eusko Jaurlaritza). 2016-2021.

El Nuevo Oeste Americano: literatura, cine y trasvases artísticos en un espacio transfronterizo y multicultural: MINECO. 2015-2018.

UFI (Unidad de Formación e Investigación) 11/06: Adquisición de lenguas, literatura y traducción en la formación plurilingüe: UPV/EHU. 2012-2016.

REWEST (Research in Western Literature) IT608-13: Grupos Sistema Universitario Vasco (Hezkuntza Saila, Eusko Jaurlaritza). 2013-2015.

La literatura del Oeste de los EE.UU. en el siglo XXI: ¿un territorio sin fronteras?: MINECO. 2012-2014.