Eduki publikatzailea

Sintesi asimetrikoa, kimika jasangarria eta prozesu biomimetikoak

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Jose Luis Vicario Hernando
Doktore kopurua
6
Osakide kopurua
12
Posta elektronikoa
joseluis.vicario@ehu.es
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.es/gsa

Osakideak

  • Jose L. Vicario
  • Mª Luisa Carrillo
  • Efraím Reyes
  • Uxue Uria
  • Rubén Manzano
  • Liher Prieto

Ikerketa-ildoak

Ikerketa lerroen xedea KATALISI ASIMETRIKOKO metodologia berritzaileak garatzea da, organokatalisia erabilita, eta horien bidez, interes farmakologikoko eta industrialeko molekulak prestatu nahi dira. Organokatalisia metodologia bat da, beren zentro aktiboan elementu metalikoak ez dituzten pisu molekular gutxiko molekula organikoak erabiltzen dituena, eta dagoeneko klasikoa den katalisi metalikoaren hurbilketa osagarri bat ematen du, azken horretan aurkitutako mugetako batzuk gainditzea ahalbidetzen duena. Modu osagarrian, organokatalisiak sortutako interesa azaltzeko, tarteko espezieek hezetasunaren eta/edo airearen aurrean duten bateragarritasunari erreparatu behar zaio, eta horrek eragiketa sinpletasun handia dakar, dagokion prozedura esperimentala diseinatzeko orduan; beraz, KIMIKA JASANGARRIETAKO metodologien taldekoa da. Horrez gain, metodo organokatalitikoak erreakzio BIOMIMETIKOTZAT har daitezke, non katalizatzaile gisa jardun den konposatuak zelulan antzeko erreakzioak eragiten dituzten entzima naturalen portaera imitatzen baitu. Horrela, estrategiaren diseinu logiko bat egiten da, eta sistema entzimatikoek izaki bizidunetan ekiteko modua ezagutu daiteke. Amaitzeko, produkzio kimikoko metodo honek ezpurutasun metalikorik gabeko konposatuak sortzen ditu, baita aztarnen mailan ere; hori dela eta, guztiz egokia da entsegu farmakologikorako konposatuen liburutegiak garatzeko.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Lankidetza, I+G proiektuak garatzeko: ikertaldeak I+G proiektu askotan parte hartu du, autonomia eta estatu mailan, eta Europako eta estatuko ikerketa saretan parte hartzen du.

Ikerketa aholkularitza: gure taldeak soluzioak eta azterketak eskaintzen ditu balio erantsi handiko produktuen sintesia lortzeko, hala nola produktu naturalak, farmakoak, produktu agrokimikoak. Adituak gara konposatu organikoen sintesian, isolamenduan eta identifikazioan.

Prestakuntza: gure taldeak eskarmentua du doktoreen prestakuntzan, baita GRAL eta MALen jarraipenean eta zuzenketan ere.

Ziurtapena: taldeko doktoreek esperientzia dute I+G proiektuen ebaluazioan eta ziurtapenean.

Tresneria

  • Erresonantzia magnetiko nuklearreko espektroskopia, IR eta MS.
  • Mikrouhinen erreaktorea.
  • HPLC eta GC kromatografoak, fase egonkor kiraleko zutabeez ere hornituta.
  • Sintesi kimikorako ekipamendua (erreaktoreak, termostatizadoreak, arazketa sistemak, etab.).

Proiektu aipagarrienak

Bikaintasun ikerketa zientifikoa eta teknikoa sutatzeko estatuko programa. Hacia Nuevos Patrones de Reactividad en Organocatálisis. Asimétrica: Síntesis Asimétrica de Estructuras Carbo- y Heterocíclicas (CTQ2017-), MINECO (Espainiako Gobernua, 2017-2019.

Euskal Unibertsitate Sistemako ikertaldeentzako diru laguntza orokorra. Organocatálisis Asimétrica: Herramienta Metodológica para el Desarrollo de Procesos Químicos Sostenibles (IT908-16), Eusko Jaurlaritza, 2015-2020.

Bikaintasun ikerketa zientifikoa eta teknikoa bultzatzeko estatuko programa - Ezagutza sortzeko estatuko azpiprograma. Uso de la Tensión de Anillo en Organocatálisis Enantioselectiva. Oportunidades para Descubrir Nueva Reactividad (CTQ2014-52107-P), MINECO (Espainiako Gobernua), 2014-2016.

Challenging organic syntheses inspired by nature From natural products to drug discovery (NatChemDrugs). (COST Action CM1407;) EU-FP7. 2015-2019.

"Organocatálisis como metodología emergente para evitar riesgos asociados al uso de compuestos orgánicos volátiles y/o de metales pesados en laboratorios" (OSALAN 14/02) Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea OSALAN,  Eusko Jaurlaritza. 2014-2015.