EHUko Kultura Zientifikoko Katedra

EHUko Kultura Zientifikoko Katedra

EHU KATEDRA

SORTZE-DATA: 2010

DESKRIBAPENA: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra unibertsitate-hedapenerako katedra bat da. Unibertsitatearen berezko unitate akademiko bat den arren, badu nolabaiteko autonomia antolatzeko eta funtzionatzeko. Ikuspuntu akademikotik, gaur egun, EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordetzaren menpe dago. Bestalde, Euskampus Fundazioaren Kultura Zientifiko eta Berrikuntzarako Unitatearen (UCCi) organigraman integratuta dago Katedra; hau da, fundazio horren ardurapean dago funtzionamendu administratibo eta ekonomikoari dagokionez. Beraz, mendekotasun bikoitza du.

HELBURUAK:

  • Katedraren helburua euskal gizartean ezagutza zientifikoa eta teknologikoa sustatzea da eta kultura zientifikoaren zabalkunde soziala bultzatzea, eskura dituen eremu guztietan: geografikoak, administratiboak eta kulturalak.
  • Hori dela eta, Katedrak konpromiso sendoa du euskal ingurune sozial eta kulturalarekin eta, aldi berean, unibertsitate-erakunde bati dagokion nazioarteko bokazioa du. Testuinguru horretan, Katedrak dibulgazio zientifikoa euskaraz sustatzen du eta Euskal Herrian egindako edo sortutako ezagutza zientifiko eta teknologikoa nazioartean zabaltzen laguntzen du.
  • Katedrak aurrerapen zientifiko eta teknologiko nagusiekin eta horien aplikazioekin zerikusia duten edukiak zabaltzen ditu, eta baita zientziari buruzko oinarrizko gaiak eta gizartean eta kulturan dituzten inplikazioei buruzkoak ere. Gainera, arreta berezia eskaintzen die zientziaren ikuspegi kulturalari eta bere berezko balioei. Horretarako, argitalpen propioak jarri zituen martxan EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEAK:

  • Eusko Jaurlaritza
  • Euskampus Fundazioa

ARDURADUNA/ZUZENDARIA: Iker Badiola Echaburu | iker.badiola@ehu.eus