Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra

Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra

SORTZE-DATA: 2016

DESKRIBAPENA: Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren helburu nagusia da giza eskubideen kultura sustatzea euskal gizartean, nazioarteko komunitatearekin lotuta. Botere publikoen eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren edo organo baliokidearen jarduna sustatu eta osatu nahi du. Botere publikoek sinergia, laguntza eta pizgarriz beteriko beste puntu bat aurki dezakete katedran, Giza Eskubideen araberako jardun publikoa modu biziago eta eraginkorragoan barneratzeko. Laburbilduz, Katedrak botere publikoen zerbitzura dagoen organo teknikoaren funtzioa bete dezake, eta eragile estrategikoak prestatzeko, aholkularitzako eta foku-ikerketako lanak egin ditzake. 2016ko uztailean sortutako Katedrak, halaber, esparru akademikotik, euskal gizartean Giza Eskubideen kultura sustatzen lagundu nahi du, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea ahalik eta gehien eta ondoen aplikatuz.

HELBURUAK: Katedraren helburu nagusia hiru mailatan jokatzen duen konexioko agente bat izatea da:

  • Lehen maila batean, bere funtzioa da ezaguera aditua unibertsitateko mundu akademikotik gizarte-eragileei eta gizarte zibilera eramatea.
  • Bigarren maila batean, lagundu behar du, era proaktiboan, Giza Eskubideetako agenda publiko ofizialaren garapenerako botere publikoen behar eta eskakizun instituzionalei erantzuten.
  • Hirugarren maila batean, arduratzen da Giza Eskubideen sustapenerako, monitoretzarako eta babeserako nazioarteko mekanismoekin erlazioak ezartzeaz.

Katedraren funtzioak hiru lan-lerrotan garatzen dira:

  • Ikerketa eta zabalkundea.
  • Prestakuntza eta gaikuntza.
  • Aholkularitza erakundeentzat eta, hala badagokio, gizartearentzat.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA: Polizia eta larrialdetako euskal akademia

ARDURADUNA/ZUZENDARIA: Jon-Mirena Landa Gorostiza | jonmirena.landa@ehu.eus