Joxe Azurmendi Katedra
EHU KATEDRA
SORTZE-DATA: 2023
DESKRIBAPENA: Joxe Azurmendi Pentsamendu Garaikidearen Katedra euskal pentsamendu garaikidearen azterketari, ikerketari eta hedapenari eskainitako espazio akademikoa da, eta arreta berezia eskaintzen die Joxe Azurmendiren eta 1956ko Belaunaldia deiturikoaren lanari eta ondare intelektualari. Katedrak hausnarketa kritikoa sustatzen du filosofiatik, humanitateetatik eta gizarte-zientzietatik, eta euskal pentsamendua garatzen eta esparru akademiko eta sozialetan proiektatzen laguntzen du, bai tokian-tokian, bai nazioartean.
HELBURUAK: EHUko Joxe Azurmendi Pentsamendu Garaikidearen Katedraren helburu nagusia da Joxe Azurmendiren eta 1956ko Belaunaldiko gainerako kideen obra eta pentsamendua ikertu, ustiatu eta transmititzeko aukera emango duten ekintzak sustatzea, euskal pentsamendua eta euskal gizarteak behar duen masa kritikoa garatzen joateko adierazpen horien analisia, hausnarketa eta kritika parametro akademikoetatik abiatuta egiteko aukera emanez.
ERAKUNDE FINANTZATZAILEA: Gipuzkoako Foru Aldundia
ARDURADUNA/ZUZENDARIA: Iñaki Zabaleta Gorrotxategi | i.zabaleta-gorrotxategi@ehu.eus