KATUTXIPI Katedra
KatuTxipi katedraren helburua lankidetza publiko-pribatua garatzea da, horretarako, prestakuntza jarduerak, mikroelektronikaren eta gailu eta sistema erdieroaleen esparruan emaitzak ikertzeko, garatzeko eta zabaltzeko ekintzak, erdieroaleetan oinarritutako sistema elektronikoak eta prozesadoreen egitura eta konfigurazio berriak, sistema fotonikoak eta gailu erdieroaleen proposamen berrien azterketak burutuko direlarik, unibertsitate-enpresa katedra gisa egituratuz.
Parte hartzaileak
Mikroelektronikako masterra
Mikroelektronikako masterraren helburua da profesionalak prestatzea mikroelektronikaren, gailu eta sistema erdieroaleen eta sistema elektronikoen arloan. Masterrak jakintza ematen du fabrikazio mikroelektronikoko eta elektronikoko prozesuen arloan, bai eta ikerkuntzan zein industrian, gailuen diseinuan eta fabrikazioan, areto zurietan, erdieroaleen karakterizazio laborategietan edo mikrokontrolagailuan oinarritutako sistema elektronikoen diseinuan eta fabrikazioan lan egiteko gaitasuna ere.
Informazio zabalagoa: Mikroelektronikako Etengabeko Prestakuntza Masterra