Komunikazio eta Hezkuntza Balioak UNESCO Katedra
SORTZE-DATA: 2011
DESKRIBAPENA: Komunikazio eta Hezkuntza Balioak UNESCO Katedra nortasunaren eraikuntzari nahiz hezkuntza-balioei buruzko hezkuntza-erabakietan komunikazioak nola eragiten duen sakon aztertzeko aukera eskaintzen digun espazioa da; horretarako, jokabideak eta harreman sozialak nahiz pertsonartekoak identifikatuko ditu.
HELBURUAK:
- Unibertsitatean komunikazioaren nahiz hezkuntza-balioen irakaskuntza, ikerketa eta sentiberatzea sustatzea, zenbait gizarte-zientzietako ekarpen posibleak bilduz.
- UNESCO Katedrak lantzen dituen gai zehatzetan lanean diharduten erakundeetarako aholkularitza eta laguntza sustatzea.
- UNESCO Katedraren helburuekin bat datozen zentro, erakunde eta organismoekin lankidetzan aritzea.
- Unibertsitateko eremutik haratago, geure komunitatean esku-hartzeak sustatzea, oinarrizko ikerketen emaitzen hedapenaren eta dibulgazioaren bidez.
- Inguruko erakundeen gizarte- nahiz hezkuntza-programak hobetzen laguntzea, hezkuntza-balioak eta pertsonen garapen integrala sustatzeari dagokionez.
ERAKUNDE FINANTZATZAILEAK: Gipuzkoako Foru Aldundia
ARDURADUNA/ZUZENDARIA: Juan Ignacio Martínez de Morentin de Goñi | juanignacio.demorentin@ehu.eus