Kultur paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra
SORTZE-DATA: 2013
DESKRIBAPENA: Kultur paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra antolamenduaren kontzeptu-oinarriak berritzen laguntzen duen prestakuntza- eta ikerketa-plataforma bezala eratu da. Berritze horren ondorioz, “paisaia naturala” versus “paisaia kulturala” dikotomia tradizionala alde batera utzi eta bien arteko sintesia eta paisaiak eratzen dituzten elementu guztien aldi bereko balorazioaren aldeko apustua defendatzen ditu.
Bere egiteko nagusia da ondare kultural, natural eta ukiezinaren koordinazio eta kudeaketa orokorra eta gizarteak esku hartzeko prozesuak sustatzea.
HELBURUAK:
- Kultura- eta natura-ondarearen ikuspegi integratua bultzatzea, kultura-paisaien azterketa sustatuz komunitateen eta haien lurraldearen arteko harremanaren adierazpen gisa.
- Lurralde-, hiri- eta azpiegitura-plangintzan paisaia-irizpideak txertatzea ahalbidetzen duten tresna kontzeptualak eta teknikoak garatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-paisaiak identifikatzea, dokumentatzea eta kartografiatzea, inbentario eta informazio-sistema espezifikoak sortuz.
- Kultura-paisaien garrantziari eta paisaia horiek kontserbatzeko beharrari buruzko gizarte-sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzea.
- UNESCOk sustatutako printzipioak betetzen laguntzea, ondarea eta paisaiak nortasunaren, tokiko garapenaren eta gizarte-kohesioaren elementutzat hartuta.
- Nazioartean ikerketa, lankidetza eta ezagutzaren transferentzia sustatzea, Latinoamerikan arreta berezia jarriz.
ERAKUNDE FINANTZATZAILEA: Eusko Jaurlaritza
ARDURADUNA/ZUZENDARIA: Agustín Azkarate Garay-Olaun | agustin.azcarate@ehu.eus