Mikel Laboa Katedra

Mikel Laboa Katedra

EHU KATEDRA

SORTZE-DATA: 2013

DESKRIBAPENA: Mikel Laboa Katedra 2013an sortu zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren bidez. Euskal artea eta kultura ikertu, sortu eta zabaltzeko gune akademiko eta kulturala da. Mikel Laboako figura eta ondarea erreferentziatzat hartuta, Katedrak euskal arte-adierazpenen eta horiek garatzen diren kultura-testuinguruen azterketa sustatzen du, tokiko zein nazioarteko ikertzaileen, sortzaileen eta erakundeen arteko ezagutza-trukea bultzatuz. Era berean, euskal ondare artistikoa zabaltzeko, transmititzeko eta balioesteko kultura- eta hezkuntza-ekimenak bultzatzen ditu.

HELBURUAK:

  • Euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea.
  • Euskal Herriko artearen agerraldiei buruzko azterketa, gogoeta eta kritika bideratzea, parametro akademikoetatik.
  • Euskal Herriko artearen eta, oro har, kulturaren zabalkundea eta transmisioa bultzatzea, Euskal Herrian nahiz nazioartean.
  • Agerraldi artistikoek beren herriko nortasunean duten eragina aztertzea ikuspegi akademikotik.

ERAKUNDE FINANTZATZAILEA: Gipuzkoako Foru Aldundia

ARDURADUNA/ZUZENDARIA: Ane Arrastoa Villagran | ane.arrastoa@ehu.eus