Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra
SORTZE-DATA: 2008
DESKRIBAPENA: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko.
HELBURUAK:
- Hizkuntza Ondarearen inguruan irakaskuntza eta hezkuntza sustatzea eta eskaintzea (ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak).
- Hizkuntza eta kultura Ondareari buruzko ikerketak egitea eta sustatzea.
- Munduko Hizkuntza Ondareari buruzko ezagutza Euskal Herrian zabaltzea eta ondare hori gordetzeko beharraz gizartea sentsibilizatzea.
- Euskal Herriko Hizkuntza eta Kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak bultzatu aldera ikerketak eta formazio ekimenak bultzatu.
- Hizkuntza Ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatu eta indartzea eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
- Hizkuntza-aniztasunaren balioaz herritarrak sentsibilizatzeko eta arduratzeko kanpainak burutu, baliabideak eraiki eta zeregin horietan aritzen diren beste erakundeekin elkarlana sustatu.
ERAKUNDE FINANTZATZAILEAK:
- Eusko Jaurlaritza
- Azkue Fundazioa
- Berrizko Udala
- Elorrioko Udala
ARDURADUNA/ZUZENDARIA: Inés García Azkoaga | ines.garciaazkoaga@ehu.eus