Visión general

Ikerketaren profila

1998an sortu zenetik, ERG taldeak fideltasunez eutsi die bere helburu nagusiei, hots, teknika estatistiko-ekonometrikoen oinarrizko ikerketan aurrerapenak lortzeari, eta aurrerapen horiek alderdi sozioekonomikoekin lotutako ikerketa enpirikoan aplikatzeari. Zehazki, ERG taldeko kideak gai espezifiko hauetan ari dira lanean:

  • Datu espazialetarako eta dimentsioaniztunetarako ereduen zenbatespeneko eta kontrasteko metodo espektralen ikerketa.
  • Eredu mikroekonometrikoen eta denbora-serieen zenbatespen erdi parametrikoa. 
  • Zenbatespen erdi parametrikoa, akats gehigarri batek nahasitako memoria luzeko prozesuen frekuentziaren domeinuan.  
  • Seinaleen erauzketa, memoria luzea eta zarata duten seinale ereduetan. 
  • Bandwidthak aukeratzeko teknika automatikoen proposamena, frekuentziaren domeinuko memoria-parametroen estimatzaile erdi parametrikoetan bootstrap teknikak erabiliz.
  • Enpresen eta merkataritza-lokalen biziraupenaren analisia. 
  • Ziklo iraunkorren antzematea, dagokien frekuentzia Fourier frekuentzia bat ez denean. 
  • Zenbait ekonometria- eta estatistika-teknikaren inplementazioa Gretl programan. 
  • Sasitaulen erabilera independenteak ez diren ondoz ondoko laginetan. 
  • Jakintzaren gizartean lurralde adimentsuak ebaluatzeko metodologien diseinua. 
  • Doikuntzaren egokitasuneko kontrasteen eraikuntza. 
  • Osasunari begirako bizi-kalitateari buruzko ikerketak. 

Horiek guztiak hertsiki lotuta daude, eta lotura horrek sinergia handiak sortzen ditu taldekide guztientzat.