Proiektuak

Proiektuak

EUDIA Ikerketa-taldeak hainbat ikerketa-proiektu bideratu ditu jada. Ikerketa-proiektu guztiek daude hizkuntzaren bariazioarekin lotuta; izan dadin bariazio geolinguistikoa zein bariazio soziolinguistikoa. Horretarako datu-base bat eraiki du (EDAK datu-basea), zeinetan Euskal Herriko 100 herritan egin diren datu-bilketetako datuak gordetzen diren. Teknologia berriek ematen duten aukera baliatuz, datuak etengabe eguneratzen dihardugu. Bariazio mota desberdinak ikertzen ditu EUDIA taldeak: bariazio fonologikoa, morfologikoa, sintaktikoa, lexikoa eta prosodikoa.