Formakuntzak
Ondoren, Horizonte Europa inguruko prestakuntzak eta interesgarriak izan daitezkeen beste programa batzuen formakuntzak erakusten dira.
Ondoren, Horizonte Europa inguruko prestakuntzak eta interesgarriak izan daitezkeen beste programa batzuen formakuntzak erakusten dira.
2025/05/08 2025/05/08, 09:00 - 14:20
Euskal Herriko Unibertsitateko I+G Nazioarteko Bulegoak Horizon Europe Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren jardunaldia antolatzen du datorren maiatzaren 8an Donostiako kampusean.
Jardunaldiak programa horrek eskaintzen dituen ikerketa-proiektuak finantzatzeko aukerak aurkeztuko ditu. Gainera, lankidetza-proiektu arrakastatsu baten proposamena egiteko gakoak emango dira. Bestalde, kasu praktiko bat aurkeztuko da (FUNAMBULIST proiektua), eta ENLIGHT europako proiektuak eskaintzen dituen lankidetza-aukerak ere azalduko dira.
Horizonte Europa programa aukera ezin hobea da nazioarteko finantzaketa lortzeko eta ikerketaren arloan beste erakunde batzuetako langileekin lankidetza sustatzeko.
Eguna/lekua/ordua:
- 2025/05/08
- Joxe Mari Korta erakina. Auditorioa. Donostiako kampusa. (Tolosa hiribidea 72, 20018 Donostia)
- 09:20-14: 20 (kafe-etenaldia barne)
Izena emateko azken eguna: 2024ko apirilaren 30a. Plaza mugatuak. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Ikastaro hau MICIU/AEI/10.13039/501100011033k finantzatutako Europako Proiektuak Prestatzeko eta Kudeatzeko Laguntzarekin finantzatuta dago.
Web helbidea: Izena emateko sakatu hemen