Formakuntzak_info

Formakuntzak

Ondoren, Horizonte Europa inguruko prestakuntzak eta interesgarriak izan daitezkeen beste programa batzuen formakuntzak erakusten dira.

Beste batzuk

Jardunaldia Nazionala

Hands-on workshop: how to write a competitive MSCA-DN proposal

Noiz eta non

Noiztik: 2025/05/13 Noiz arte: 2025/05/08, 09:00 - 13:15

Deskribapena

Euskal Herriko Unibesitateko Nazioarteko I+G Bulegoak Maria Sklovdowska Curie Actions azpiprogramaren “Doctoral Networks (MSCA-DN)” inguruko ikastaroa antolatuko du datorren maiatzaren 13an,  Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Marie Sklodowska-Curie (MSCA) azpiprograma Europar Batasuneko ikerketa finantzatzeko esparru-programaren zati bat da, eta ikerlariak finantzatzea du helburu, euren karrerako etapa ezberdinetan. Doktoretza aurreko etapan, trebakuntza-sare berritzaileak finantzatzen dira “(MSCA-Doctoral Networks)”. Sare horiek bikaintasun zientifikoa eta berrikuntza bultzatzen dituzte, eta unibertsitateak, ikerketa-institutuak eta sektore ez-akademikoko beste erakunde batzuk biltzen dituzte, ikertzaileak doktoretza-mailara arte prestatzeko.

Ikastaroan zehar, MSCA-DN proposamen arrakastatsu bat prestatzeko informazio praktikoa eskainiko da Catherine Halbert ebaluatzaile eta programa honetako adituaren eskutik. Asmoa da ikastaroa oso interaktiboa eta praktikoa izatea.

Ikastaroaren informazio praktikoa:

  • Eguna: 2025eko maiatzaren 13an
  • Lekua: Bilboko Ingeniaritza Eskola, Gradu Gela (Plaza Ingenieros Torres Quevedo, 480013 Bilbo)
  • Ordutegia: 09:00-13:15

Izena emateko honako lotura honen bidez IZENA EMATEA. Izena emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 8a. Plaza mugatuak. Plazak izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.

Ikastaro hau MICIU/AEI/10.13039/501100011033k finantzatutako Europako Proiektuak Prestatzeko eta Kudeatzeko Laguntzaren esparruan antolatu da.

Izena ematea

Web helbidea: Izena emateko sakatu hemen

Harremanetarako datuak