Formakuntzak_info

Formakuntzak

Ondoren, Horizonte Europa inguruko prestakuntzak eta interesgarriak izan daitezkeen beste programa batzuen formakuntzak erakusten dira.

Beste batzuk

Ikastaroa Nazionala

Hands-on workshop: writing successful ERC proposals (Bilbao, 14/05/2025)

Noiz eta non

2025/05/14 2025/05/14, 09:00 - 13:15

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko I+G Nazioarteko Bulegoak European Research Council- ERC inguruko ikastaroa antolatzen du, datorren maiatzaren 14an Bilboko Ingenieritza eskolan.  

ERC programak finantziazio erakargarria eskaintzen du epe luzera, ikertzaileei eta haien taldeei laguntzeko, ikerketaren edozein arlotan arrisku handiko eta onura handiko berrikuntzak garatzeko helburuarekin. Bikaintasun zientifikoa da ebaluazio-irizpide bakarra. Banakako diru-laguntzen hiru eskema daude (Starting, Consolidator eta Advanced Grants), taldeentzako diru-laguntzen eskema bat (Synergy Grant) eta eskema bat (Proof of Concept), ERC proiektuetan lortutako emaitzen merkaturatze- edo gizarte-potentziala aztertzeko.

Ikastaroan, proposamen zientifikoaren eta ikertzaile nagusiaren alderdi espezifikoak eztabaidatuko dira ERCren ebaluaketa- paneletan. Bereziki, eskabidea eta hautaketa egiteko prozesu orokorraren berri emango da, eta B1 eta B2 zatiak idazteko aholku erabilgarriak emango dira. Ikastaroa oso erabilgarria izango da ERC deialdietara proposamen bat aurkeztu nahi duten eskatzaileentzat. Asmoa da tailerra oso interaktiboa eta praktikoa izatea.

Prestakuntza- jardunaldiaren xehetasunak honako hauek dira:

  • Eguna: 2025ko maiatzak 14 (asteazkena)
  • Lekua: Bilboko Ingenieritza Eskola, Ingeniero Torres Quevedo Plaza, 48013 – Bilbo, Gradu-gela.
  • Ordutegia: 09:00-13:15 (kafe- etenaldia barne)
  • Formatzailea: Catherine Halbert, Halbert Research aholkularitzaren fundatzailea,
  • Hizkuntza: Ingelesa

Honekin batera gai-zerrenda aurkituko duzu.

Izena emateko azken eguna: 2025ko maiatzak 5. Plaza mugatuak. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Izena emateko honako estekan IZENA EMAN.

Prestakuntza- kastaroa MICIU/AEI/10.13039/501100011033k finantzatutako Europako Proiektuak Prestatzeko eta Kudeatzeko Laguntzaren esparruan burutu da.

Izena ematea

Web helbidea: Izena emateko sakatu hemen

Harremanetarako datuak