destacado_UPV-EHU_Participation_in_research_projects

destacado_Ayudas_a_la_preparacion_de_proyectos

Buscan socios

Albisteak

Jardunaldia Nazionala

Webinar EIC Pathfinder and EIC Transition 25/02/2026

Noiz eta non

2026/02/25 2026/02/25, 10:30 - 11:30

Deskribapena

UPV/EHUk eta Ikerbasquek Horizon Europe barruan EIC Pathfinder & EIC Transition programei buruzko webmintegia antolatuko dugu.

EIC Pathfinder eta EIC Transition deialdiak EIC (European Innovation Council) programaren Europa Berritzailea deritzon III. zutabeari atxikita daude. EIC Pathfinder deialdiak ikerketa aurreratua finantziatuko du abangoardiako teknologiei eutsiko dien oinarri zientifikoa garatzeko xedez, eta EIC Transition deialdiak teknologia horien baliozkotzea eta aplikazio espezifikoetara bideratutako negozio-planen garapena babestuko ditu.

Programa horiek eskaintzen dituzten aukerak izango ditugu jardunaldiaren ardatz, eta aholku praktikoak emango dira proposamenak behar bezala aurkezteko.

Webinarioa bukatutakoan NCParekin bilerak edukitzeko aukera izango da proposamen berriak aztertzeko.

Jardunaldian parte hartuko dute:

  • Amaia Esquisabel. Zientzia Politikarako zuzendaria.
  • Marta Marín Barba. National Contact Point- FECYT
  • Javier Aizpurua. EIC Pathfinder proiektuen ebaluatzaile. Basque Quantum-DIPC-Ikerbasque
  • Eduardo García-Suárez. EIC Pathfinder proiektuaren koordinatzaile. Ikerbasqueko ikertzaile CIC energiGUNEen.

Izena emateko ondorengo esteka jarraitu: Izena eman

 

Harremanetarako datuak