Eduki publikatzailea

2020/2021 ikasturtean AZPko euskara deialdia

2020/2021 ikasturtean AZPko euskara ikastaro eta liberazioen deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/19

Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak argitaratu du 2020/2021 ikasturteko ikastaro eta liberazioen deialdia.

Eskariak egiteko epea hau izango da: ekainaren 19tik uztailaren 3ra (biak barne).

Langileren baten euskara ezagupena neurtu behar bada, IVAPek mailaketa proba egitera deituko du uztailaren 22tik 24ra . Horretarako, IVAPek bere erakundearen bitartez jakinaraziko dizkio mailaketa proba egiteko toki-egunak.

Mailaketa probara aurkeztu ez den langileak administrazioko taldeetan eskolaratzeko lehentasuna galduko du.

Deialdia