Breadcrumb

Doktoregaientzako berariazko hizkuntza-prestakuntza

Doktoregaientzako berariazko hizkuntza-prestakuntza

Abenduaren 15ean irekiko dugu izena emateko prozesua. Bitartean, indargetuta egongo da eskaera-formularioaren esteka,

Sarrera

Tesia euskaraz egiten duten doktoregaiek ekarpen handia egiten diote euskararen garapenari. Izan ere, doktorego-tesia espezializazio-maila altueneko lan akademikoa delarik, lan hori euskaraz egiteko, doktoregaiek euskarazko terminologia eta fraseologia erabili behar dituzte, baita sortu ere, oso maiz. Gainera, euskara akademikoaren garapenari haien ekarpena egiteaz gain, tesia euskaraz egiten duten doktoregaiek beren hizkuntza-gaitasunak ere garatzen dituzte tesia euskaraz egitearekin batera. Hortaz, Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzaren helburu garrantzitsuenetakoa da euskarazko tesi kopurua eta horien kalitatea handitzea. Helburu horiei begira, hizkuntza-prestakuntzarako berariazko programa eskaintzen die doktoregaiei, tesiaren elaborazio-prozesuan babesa eta laguntza emateko. Formazio-programaren helburua da euskarazko komunikazio espezializaturako gaitasunak garatzen laguntzea, bereziki erregistro akademikoak eta terminologia zein fraseologia espezializatuak landuz.

Nori zuzendua

2025-2026 ikasturtean EHUko Doktorego Programaren batean matrikula egin duen doktoregai orori.

Eskainitako hizkuntza-prestakuntza

Honako bost ikastaroak eskainiko dira otsailean hasi eta ekainaren amaiera bitartean: [taula]

Ikastaroa Irakasleak Kred. Egutegia Modalitatea
1. Testuen zuzentasuna eta erregistro akademikoen bereizgarriak

Igone Zabala
Pablo Albizu
Maria Jesus Aranzabe

3 2026-02-02
2026-06-30
30 ordu asinkrono
2. Euskarazko lexiko eta fraseologia akademikoa Maria Jesus Aranzabe
Igone Zabala
2 2026-02-16
2026-03-20
Online
4 ordu sinkrono (urtarrilak 19 eta 21) eta 16 ordu asinkrono
Aurrez aurreko eta onlineko tutoretzak
3a. Euskarazko terminologia zientifiko-teknikoa testu akademikoetan Igone Zabala
Izaskun Aldezabal
Maria Jesus Aranzabe
3 2026-04-13
2026-07-24
Aurrez aurrekoa edo online sinkronoa
12 ordu aurrez aurrekoak edo sinkronoak (apirilak 13, 15, 20, 22, 27 eta 29) eta 18 ordu asinkrono
Aurrez aurreko eta onlineko tutoretzak
3b. Giza eta Gizarte Zientzietako euskarazko terminologia Sergio Monforte
Igone Zabala
Maria Jesus Aranzabe
3 2026-04-13
2026-07-24
Aurrez aurrekoa edo online sinkronoa
12 ordu aurrez aurrekoak edo sinkronoak (apirilak 13, 15, 20, 22, 27 eta 29) eta 18 ordu asinkrono
Aurrez aurreko eta onlineko tutoretzak
4. Aditzak, nominalizazioa eta izen-sintagma konplexuak euskarazko testu akademikoetan Izaskun Aldezabal
Igone Zabala
2 2026-05-27
2026-06-30
Online
4 ordu sinkrono (maiatzak 27 eta 29) eta 16 ordu asinkrono
Aurrez aurreko eta onlineko tutoretzak

Izen-ematea

Ikastaroetan izena-emateko epea 2025eko abenduaren 15etik urtarrilaren 20ra egongo da zabalik.

Interesdunek nahi beste ikastarotan eman ahalko dute izena. Izen-emate kopuruaren arabera erabakiko da guztiak onartzerik ote dagoen.

Eskaera EHUko Erregistro elektroniko orokorrean aurkeztu behar dira, eta bi dokumentu jaso beharko ditu:

  • Eskaera-formularioa (pdf, 119 Kb), betea eta sinatua. 
  • Matrikula-ordainagiria.

Onartu-zerrendak

Onartu-zerrendak 7 egunen buruan argitaratuko dira web orri honetan. Halaber, prestakuntza hasi aurretik helaraziko dira ikastaroen eGelaPIko estekak.

Parte-hartzeari buruzko baldintza batzuk

Doktorego Eskolaren Oinarrizko arautegiak ezarritako baldintzak izango dira indarrean ikastaroetan (dokumentua).

Harremanetarako helbidea

Izapideei edo eskaintzari buruzko edozein zalantzatarako, idatzi honako helbide elektronikora: euskara.erreord@ehu.eus.