2020ko udan AZPko langileek euskara ikasteko trinkoen deialdia
Lehenengo argitaratze data: 2020/06/01
Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak argitaratu du 2020ko udan ikastaro trinkoak egiteko deialdia.
Deialdian parte hartzeko AZPko langileek baldintzak hauek bete behar dituzte:
Udako ikastaro bat eskatu ahal izateko, aldez aurretik IVAPeko deialdien bidez ikastaroren bat egina izan behar du interesdunak eta, beraz, ikasprozesua hasia.
Aldi baterako langileek ikastaroak dirauen bitartean unibertsitatearekin lan-hitzarmena dutela egiaztatu beharko dute.
Nagusiaren baimena izan behar dute.
Eskariak egiteko epea hau izango da: maiatzaren 29tik ekainaren 9ra (biak barne).
Eskariak erregistroen bidez aurkeztu behar dira (Erregistro Orokorra edo Egoitza Elektronikoko Erregistro Elektronikoa) eta posta elektronikoaren bidez ere bidali helbide honetara: euskara-plangintza@ehu.eus.