Eduki publikatzailea

2021/2022 Liberazioen deialdi nagusia

2021/2022 ikasturtean AZPko euskara ikastaro eta liberazioen deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/27

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak argitaratu du 2021/2022 ikasturteko ikastaro eta liberazioen deialdia.

Epeak hauek dira:

  • apirilaren 28tik maiatzaren 17ra: eskabideak aurkeztea
  • maiatzaren 19an: behin-behineko zerrendak argitaratzea
  • maiatzaren 20, 21 eta 24an: erreklamazioaren epea
  • ekainaren 2tik aurrera: behin betiko zerrendak argitaratzea

Eskaerak Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzara zuzendu behar dira.

Langileren baten euskara ezagupena neurtu behar bada, IVAPek mailaketa proba egitera deituko du ekainaren azken astean . Horretarako, IVAPek bere erakundearen bitartez jakinaraziko dizkio mailaketa proba egiteko toki-egunak.

Mailaketa probara aurkeztu ez den langileak administrazioko taldeetan eskolaratzeko lehentasuna galduko du.