Eduki publikatzailea

Hizkuntza-eskakizunak AZPko langileek egiaztatzeko IVAPeko azterketen deialdia

Hizkuntza-eskakizunak AZPko langileek egiaztatzeko IVAPeko azterketen deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/15

IVAPek argitaratu du lehenengo deialdia (2021/1) hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko. Deialdia EHHA/BOPV aldizkarian ere argitaratuta dago. Eskariak otsailaren 5etik 19ra (biak barne) egin ahal dira

Zure izena lehenengo aldiz ematen baduzu, lanpostuz aldatu bazara edo UPV/EHUren bidez inoiz ez baduzu egin, eskaera idatziz egin behar da eta honako honen bidez egin daiteke eskaera:

  • IVAPen edozein egoitza.
    • Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
    • Errekalde zumarkalea 18, 48009 Bilbo
    • San Bartolome 28, 20007 Donostia
    • Unibertsitateko etorbidea, 20560 Oñati
  • Posta-bulegoak eta indarrean dauden xedapenek ezarritako beste edozein bulego edo erregistro.

Beste kasu batzuetan, lineko eskaera ere egin daitezke, Azternet aplikazioaren bidez.

Eskaera egin ahal izango da Internet bidez edo deialdiaren II. eranskinean argitaratutako izena emateko eskabide-orria betez, Interneteko helbide honetan eskuragarri egongo dena: www.ivap.euskadi.eus Euskara- Hizkuntza eskakizunak- Deialdia- 2021-1 Deialdia eta izena ematea.

Deialdia arretaz irakurtzea gomendatzen da.