Eduki publikatzailea

Hizkuntza-eskakizunak AZPko langileek egiaztatzeko IVAPeko azterketen deialdia

Hizkuntza-eskakizunak AZPko langileek egiaztatzeko IVAPeko azterketen deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/08

IVAPek argitaratu du lehenengo deialdia (2022/1) hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko. Ebazpena EHHA/BOPV aldizkarian ere argitaratuta dago. Eskariak otsailaren 9etik 23ra (biak barne) egin ahal dira.  

Deialdian Administrazio eta Zerbitzuetako langileek parte hartu ahal dute, soilik.

IVAPek antolatutako deialdietara lehen aldiz aurkezten direnek edota, inoiz aurkeztu arren, ondoren lanpostuz aldatu direnek, lanpostu berriaren izenaren eta kodearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskaerarekin batera, hizkuntza-eskakizunen erregistroan jaso ahal izateko. Egoera honetan daudenek ezinbestean bete beharko dute IVAPeko Ebazpenaren II. eranskinean eta Interneteko helbidean jasotako eskaera-inprimakia. Interneten helbidea hau da: www.ivap.euskadi.eus Euskara- Hizkuntza eskakizunak- Deialdia- 2022-1 Deialdia eta izena ematea.

Beste kasu batzuetan, lineako eskaera ere egin daitezke, Azternet aplikazioaren bidez.

Eskaera-inprimakia honako bitarteko hauen bidez aurkez daiteke:

  • IVAPen edozein egoitza.

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Errekalde zumarkalea 18, 48009 Bilbo

San Bartolome 28, 20007 Donostia

Unibertsitateko etorbidea, 20560 Oñati

  • Posta-bulegoak eta indarrean dauden xedapenek ezarritako beste edozein bulego edo erregistro.
  • Posta ziurtatuz Gasteizko egoitzara bidaltzea.

Deialdia arretaz irakurtzea gomendatzen da.