Eduki publikatzailea

Iparraldeko ikasleek Gipuzkoako Campusa bisitatu dute

Iparraldeko ikasleek Gipuzkoako Campusa bisitatu dute

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/21

Irudia

Aurten, inoiz baino Iparraldeko ikasle gehiago etorri dira  Euskal Herriko Unibertsitatea bisitatzera eta, lehenengo aldiz hau ere, Ate Irekiak diren artean egin dute bisita hori.  204 ikasle etorri dira Gipuzkoako Campusera, Baiona, Angelu, Garazi eta Hazparnetik, 16 irakasle lagun dutela. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetzako Euskara Sustatzeko zuzendariak egin die harrera. Aurtengo ekimen hau Euskararen Elkargoarekin lankidetzan egin da eta lantzen ari diren hitzarmen baten bidez finkatuko da Iparraldeko lizeoetako ikasleek UPV/EHUra urtero etortzeko aukera izatea, unibertsitate ikasketak egiteko Euskal Herriko Unibertsitatea aukeratu ahal dezaten. 

Iturria: Campusa aldizkaria