Eduki publikatzailea

IVAPeko azterketen bigarren deialdia

AZPko langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPeko azterketen bigarren deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/06

IVAPek argitaratu du bigarren deialdia (2021/2) hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko. Eskariak irailaren 7tik 21era (biak barne) egin ahal izango dira.

Deialdian Administrazio eta Zerbitzuetako langileek soilik hartu ahal dute parte.

Ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar zenbait izapide egin ahal izateko. UPV/EHUko txartela aktibatuta baldin badago, erabili ahal da.

Deialdia arretaz irakurtzea gomendatzen da.