Maiatzaren 8an egingo da Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena VI. sarien banaketa-ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/02

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak atseginez gonbidatzen zaituzte Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena VI. Sarien banaketa-ekitaldira

  • Eguna: 2019ko maiatzaren 8a
  • Ordua: 11:00
  • Lekua: Euskaltzaindiaren aretoa (Bilbo, Plaza Barria, 15)

Etortzekoa bazara, arren bidali mezu bat helbide elektroniko hauetako batera: euskara.erreord.idazkaria@ehu.eus; info@euskaltzaindia.eus; edo deitu telefono-zenbaki hauetako batera: 94 6012040; 94 4158155.