Hizkuntza Zerbitzuak
Egitura
NOLAKO EGITURA DU ZERBITZUAK?
Hizkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritzan administratzaile bat, Maite Atxikallende, eta bi azpitalde ari dira lanean, Pablo Albizuren zuzendaritzapean.
Alde batetik, administrazioaren eta zerbitzuen arloa dugu. Arlo horretan, batez ere administrazio-agiriak itzultzen eta interprete-lanak egiten aritzen diren itzultzaileak ditugu: Itziar Bernaola, Ane Garai, Ana Isabel Morales, Agustin Otxoa Eribeko eta Irune Payros; Juan Iturbek koordinatzen du haien lana.
Beste alde batetik, arlo akademikoaz (testugintzaz, aholkularitzaz, hizkuntza-hobekuntzaz eta hiztegigintzaz) arduratzen den azpitaldea dugu: Pablo Albizu, Miren Artetxe eta Iñigo Roquek osatua.
Arrazoizko epe baten barruan, arlo bateko nahiz besteko testuetan hizkuntza-irizpideak argituz eta bateratuz joan beharko da, zerbitzuak halako batasun bat izan dezan.
Beraz, tamainaz organo edo egitura txikia du Hizkuntza Zerbitzuen Zuzendaritzak, baina aldi berean eraginkorra eta egonkorra ere bada: EHUn urtero-urtero sortzen diren behar batzuei erantzun behar die. Are gehiago, txikia izanik ere, esan daiteke Zerbitzua EHUko beste indar eta proiektu askoren bilgunea edo ardatza ere badela: haren inguruan, eta zenbaitetan haren eraginez, hainbat irakasle, mintegi eta egitasmo sortu dira (Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegia, Ehulku aholku-zerbitzuko kudeatzaileak, terminologia-proiektuak…), bai eta hainbat argitalpen bideratu ere.
Funtzioak
ZER DA HIZKUNTZA ZERBITZUAK?
Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen erabilera zaindua bultzatzeko lan egiten duen hizkuntza-zerbitzua da, euskararen normalizazioaren ahalegin zabalagoaren atal funtsezko bat, hain zuzen. Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzaren mende dago, eta zenbait alor biltzen ditu bere baitan, betiere EHUn erabiltzen den euskararen kalitatea hobetzeko asmoarekin.
EHUko beste organo eta maila batzuetan elebitasunaz eta normalizazioaz arduratzen dira, baina hedapenaren edo kantitatearen ikuspegitik batik bat. Zerbitzuan euskararen normalizazioaz ere arduratzen gara, baina batez ere hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokiaz.
ZEIN DIRA ZERBITZUAREN EGINKIZUNAK?
Honako hauek ditu eginkizun nagusiak:
- Administrazio-agiriak eta bestelako idatziak itzultzea, eta ekitaldi ofizial batzuetan interprete-lanak egitea.
- Administrazioaren eta zerbitzuen euskalduntze prozesua bideratzea, erabilera-planak bultzatuz eta askapenak kudeatuz.
- Hizkuntza-prestakuntza: euskarazko hobekuntza-ikastaroak antolatzea.
- Unibertsitateko testugintzaren normalizazioan lan egitea (batez ere, testugintzaren inguruko lerro estrategikoak gauzatzen laguntzea eta euskal testuetako euskararen kalitatea zaintzea).
- Hizkuntza-aholkularitza eskaintzea ("Ehulku")
- Unibertsitateko hiztegigintza eta terminologiaren normalizazioan lan egitea.
- Euskal Herriko Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria eskuratzeko probak antolatzea.
- Irakaskuntzan zein administrazioan euskaraz lan egitea errazteko tresnak eta zerbitzuak eskaintzea (testuak orrazteko eta zuzentzeko zerbitzuak, Internet bidezko kontsultaguneak…).
Zerbitzukideak
| Pablo Albizu Garitano Hizkuntza Zerbitzuen Zuzendaria |
943 01 8378 946 01 2239 |
|
| Maite Atxikallende Administratzailea |
946 01 2081 | maite.atxikallende@ehu.eus |
| Arlo akademikoa | ||
|---|---|---|
| Iñigo Roque Eguskiza Euskarazko Ikasmaterialen Hizkuntza-zuzenketen Teknikaria |
946 01 2080 | inigo.roque@ehu.eus |
| Miren Artetxe Sarasola Testu Akademikoen Kalitatearen Arduraduna |
943 01 8480 | |
| Itzultzaileak-Interpreteak | ||
| Juan Iturbe Itzultzaileen koordinatzailea |
946 01 2128 | juan.iturbe@ehu.eus |
| Itziar Bernaola Itzultzaile-interpretaria |
946 01 5078 | itziar.bernaola@ehu.eus |
| Irune Payros Itzultzaile-interpretaria |
946 01 2189 | irune.payros@ehu.eus |
| Ana Morales Itzultzaile-interpretaria |
946 01 5068 | anaisabel.morales@ehu.eus |
| Agustin Otsoa Eribeko Landa Itzultzaile-interpretaria |
945 01 3351 | agustin.otsoaeribeko@ehu.eus |
| Ane Garai Urkixo Itzultzailea-interpretaria |
946 01 2052 | ane.garai@ehu.eus |